Kukullaga-Etxebarri geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 15′ 06″ N, 2° 53′ 23″ W / 43.251689°N,2.889604°W / 43.251689; -2.889604

Infobox train2.png
Kukullaga-Etxebarri
Estación de Kukullaga.jpg
Geltoki barruko ikuspegia.
Kokapen mapa
Lineak

« Otxarkoaga Euskotren Trena Logo.svg Bilboko metroaren 3. linea  Geltoki-burua
« Otxarkoaga Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Etxebarri »
« Otxarkoaga Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Etxebarri »
« Otxarkoaga Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E3.svg  Geltoki-burua
« Otxarkoaga Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E4.svg  Etxebarri »
Kokapena
Helbidea Bernar Etxepare kalea, 33; 48450
Udalerria Etxebarri,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea SAA
Gunea 2. gunea
Irekiera 2017ko apirilaren 8a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Metroa Trena Igogailua 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 4
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Metroa L3Matiko - Kukullaga
Euskotren E1Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1DMatiko - Elgoibar
E3Kukullaga - Lezama
E4Bilbo-Matiko - Bermeo
Bestelakoak Igogailua  Kukullagako igogailua

Kukullaga-Etxebarri edo Kukullaga, geltokia martxan jarri aurretik Etxebarri-Norte eta San Antonio-Etxebarri izenez ezaguna, Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, 1D, E3 eta E4 lineei dagokion lurgaineko geltokia da, Etxebarri udalerriko Ametzola auzoan kokatuta dagoena. Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, 2017ko apirilaren 8an, martxan jarri zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.[1]

Geltokiak 5 minutura 1.523 biztanleri, eta 10 minutura 4.869 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokirako sarbideen artean bi geldiune dituen Kukullagako igogailua dago, San Antonio eta Kukullaga auzoak eta Metro geltokia elkarlotzeko.

  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Ametzola parkea (Iberbengoa irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Igogailua Sarbide irisgarria Euskal Herria kalea, 29 (Kukullaga irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Igogailua Sarbide irisgarria Elizara sarbidea, 4 (San Antonio irteera)

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren izen ofiziala Kukullaga-Etxebarri da, hasiera batean San Antonio-Etxebarri eta Etxebarri-Norte izenak erabili, eta geroago Kukullaga izena ere erabili zen arren. Metro Bilbaok, hala ere, Kukullaga izena erabiltzen du gaur egun ere.[3] Igogailu makurrari dagokionez, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Kukullagako igogailua izendatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko apirilaren 8an geltokia martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz.

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]

2019ko urtarrilean bestibuluaren beirateak estaliko zirela azaldu zen, bero egunetan tenperatura oso handiak hartzen baititu geltokiak. Hala, estalkia panel fotovoltaikoz estaliko da, eguzki izpiak bestibulu barrura ez sartzeko eta era berean geltokiko autokontsumorako. Aurreko urtean aireztatze- eta ureztatze-sistemak instalatu behar izan ziren bestibuluan eta estalkian, tenperatura altuak ekiditeko. Instalazio berriak, gutxienez, 132 modulu fotovoltaiko izango ditu.[5]

2019ko otsailean Euskal Trenbide Sareak Kukullagako igogailuen barruko eskudelak aldatu behar izan zituen, mugikortasun urriko pertsonek egin beharreko maniobrak egin ahal izateko.[6]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Bizkaiko Garraio Partzuergoa «Bizkaiko garraio publikoaren gune sistema» . Noiz kontsultatua: 2017-03-12 .
  2. (Gaztelaniaz)  Vocento, elcorreo.com - Estación de metro de Zurbaranbarri: Estaciones de la línea 3 de Metro Bilbao | EL CORREO . Noiz kontsultatua: 2017-05-10 .
  3.   «Mapa eta ordutegiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus . Noiz kontsultatua: 2018-06-19 .
  4.   Irekia «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04 .
  5. (Gaztelaniaz)  «La estación de Kukullaga se cubrirá con paneles solares. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-02-26 .
  6. (Gaztelaniaz)  «ETS hace más accesible la Línea 3 del metro en Etxebarri» El Correo 2019-02-20 . Noiz kontsultatua: 2019-02-26 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]