Kukumelo ezkatagris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kukumelo ezkatagrisa
2009-10-24 Amanita ceciliae group 62030 crop.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita ceciliae
(Miles Joseph Berkeley & Christopher Edmund Broome) Cornelis Bas (1984)[1]
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Flat cap icon.svg 
gero laua
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Volva stipe icon.png 
hankak bolba dauka
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Toicon-icon-avocado-cook.svg 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kukumelo ezkatagrisa (Amanita ceciliae) Amanitaceae familiako perretxiko jangarria da.[2]

Jangarria da, baina ez da gomendatzen kontsumitzea, Amanita toxikoen antza duelako. Espezie handia da, oro har 20 cm baino gehiagoko altuera du, erraz ezagutzen da bolbaren kolore gris ilunagatik eta kapelan honen hondarrak dituelako.

Sinonimoak: Amanita inaurata, Amanita strangulata

  • Agaricus ceciliae Berk. & Broome (1854)
  • Amanita inaurata Louis Secretan (1833)
  • Amanitopsis ceciliae (Berk. & Broome) (1992)
  • Amanitopsis inaurata (Secr. ex Gillet) (1889)

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 10 eta 15 cm arteko diametrokoa. Hasieran hemisferikoa, ondoren kanpai itxurakoa eta ganbila, azkenik nahiko laua eta erdian titi batekin. Grisaxka eta limoi-horiaren arteko kolorekoa du. Ertza gogor ildaskatua. Azala bolbako hondakin handiz eta ugariz estalita dago (errezel orokorra).

Orriak: Libreak, estu, sabeldun samarrak, zurixkak, heldutasunera iristean tonu grisak edo kremak hartzen dituzte.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 12 - 20 x 1,5 - 3 cm-koa, zuri-arrexka-grisaxka, liraina, lehenik beteta, gero barnehutsa, oinarrian puztuta, gainazala maluta marroi edo grisez josita dauka, eta itxura nabarra hartzen du. Ez du eraztunik (errezel partziala). Bolba errauts-gris kolorekoa da, oinarrian zorro bat bezala, baina trinkotasun bigun eta hauskorrekoa.

Haragia: Hauskorra, grisaxka, usain eta zapore bereizgarririk gabea.[3]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Strangulata epitetoa, ziurrenik oinean eraztun antzeko ugari dituelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, vaginata taldeko Amanita guztiak bezala. Hala ere, ez da kontsumitu behar gordinik.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honen ezaugarriak: eraztun gabea, bolba-hondar handiak kapelan, ildaska nabarmenak ertzean, eta oin apur bat flokosoak, ia nahastezina egiten dute.[5]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferen basoetan.[6]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Ipar Amerika, Hego-mendebaldeko Asia eta Asiako Ekialdea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Amanita ceciliae, Species Fungorum. CAB International
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  3. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 471 or. ISBN 84-7173-211-4..
  4. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 304 or. ISBN 84-404-0530-8..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 288 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 31 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]