Kukumelo ilun-hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kukumelo ilun-horia
2009-08-20 Amanita battarrae (Boud.) Bon 54495 crop.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita battarrae
Bon, 1985

Kukumelo ilun-horia (Amanita battarrae) Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Amanita umbrinolutea

Jateko modukoa izan daiteke, baldin eta gordinik jaten ez bada. Antzeko espezie toxikoak daude.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 10 eta 14 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran kanpai-itxurakoa, gero zabaldu egiten da eta azkenean ia laua erdian titu txiki batekin. Ertza oso ildaskatua da eta itzal-horixka kolorekoa. Marroi-berdexka izan daiteke, eta ilunagoa titian eta argiagoa ertzean. Ildaskak amaitzean, koroa zirkular ilun bat du, eta denbora hezean nabarmenagoa.

Orriak: Libreak, estu, desberdinak, zuriak, batzuetan ertzean beltzez punteatuak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Altua, hauskorra, zurixka, gris-marroi koloreko malutekin edo ezkatekin. Ez du itxurazko eraztunik Amanitopsis guztiek bezala.

Bolba: Mintzezkoa, lodia eta zorro luze bat da, zuri-krema kolorekoa da, eta goiko aldean bi edo hiru lobulutan irekitzen da, hasieran zuriak eta gero arrosakarak.

Haragia: Mehe samarra, zurixka, usain eta zapore gutxikoak, baina atseginak. [2]

Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Umbrinolutea epitetoa latinetik dator, arrea esan nahi duen "umbrinus" hitzetik eta horia esan nahi duen "luteus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona da, baina hauskorra, eta ez da gordinik jan behar.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fuscolivacea aldaerak ez du kapelan espezie tipoan ezaugarri den koroa eta mendiko izeien azpian ateratzen da. [4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberritik udazkenera agertzen da, batez ere izeien eta antzeko espezien azpian, baita txilardietan, larreetan eta hostozabalen basoetan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 157 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 348 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 129 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 294 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]