Kukuxumusu
Itxura
Kukuxumusu | |
---|---|
Datuak | |
Mota | enpresa |
Jarduera sektorea | Banaketa-kanala |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1989 |
Sorlekua | Iruñea |
webgune ofiziala |
Kukuxumusu (nafarreraz arkakusoaren musua) kamisetak, postalak, bizkar-zorroak eta orokorrean oroigarriak egiten dituen enpresa euskalduna.
Bere berezitasuna marrazkiak dituzten produktuak dira, orokorrean euskal kulturarekin eta Sanferminekin zerikusia dutenak. 1989an Iruñean sortu zuten Mikel Urmeneta, Gonzalo Dominguez de Bidaurreta eta Koldo Aiestaranek. Gaur egun, Iruñea, Donostia, Bilbo, Barakaldo, Usurbil, Gasteiz eta Baionan ditu dendak. Espainian ere baditu, Bartzelona, Madril, Zaragoza, Logroño, Valentzia, Kordoba eta Sevillan.