Edukira joan

Kultur ikasketak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kultur ikasketak kultura garaikidea aztertzen duten diziplina arteko ikerketei deitzen zaie. Ikerketa hauek kultur praktikek boterearekiko duten harremana aztertzen dute Ideologia, gizarte klase, nortasun edo generoari erreparatuz. Ikerketetan hainbat hurbilpen metodologiko erabiltzen dira semiotikaren, marxismoaren, feminismoaren edo postestrukturalismoaren ikuspegietatik. Kultur ikasketen hasierako erreferentzia nagusiak Richard Hoggart, Raymond Williams, E. P. Thompson eta Stuart Hall dira. Stuart Hallek esango du Kultur ikasketetan mugarri handia 1964an Richard Hoggartek, Birminghamgo Unibertsitatean, Centre for Contemporary Cultural Studies (CCCS) sortu zuenekoa izan zela.[1] Kultur ikasketetan aritu ziren asko Ezker Berria (New Left) garatzen ari ziren aldi berean. Marxismo klasikoaren hainbat kategoria kritikatzen zituzten kulturari autonomia handiagoa onartuz, baita AEBtik zatorren eta nagusitzen ari zen kultur ereduariari ere aurre egin nahi zieten. Ildo horretan Gramsciren ekarpenak hartzen zituzten kontutan.[2] Kultur ikasketak Erresuma Batutik beste herrialdeetara hedatu ziren ondoren, baina, McKenzie Warken arabera, AEBen adibidez, bilakaera despolitizatua izan zuen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hall, Stuart (2025)[1983]: ”Kultur ikasketen formazioa”
  2. Galfarsoro, Imanol (2012): “(Post)marxismoa, kultura eta eragiletasuna: ibilbide historiko labur bat”
  3. Wark, McKenzie (2025)[2014]: ”GB Stuart Hall”

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]