Edukira joan

Kultura Ondare Immaterial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Capoeirak UNESCOren Gizarteriaren Ondarea aitortza jaso zuen 2014an[1].

Kultura Ondare ukiezina[2][3], Kultura Ondare immateriala[4][5][6], Kultura Ondare ez-materiala[7] edo Kultura Ondare materiagabea[8] materiala ez den kultura ondarea da. Ondare horrek balio handiak jasotzen ditu: historikoak, kulturalak, tradizionalak.... Hori guztia babestea, modu batez, sormen iturriak eta herrien nortasunak babesteko modu bat da, eta ondorioz, hainbat lege eta ekimen publiko eratu dira babesa emateko eta zabalkundea sustatzeko.

Legezko babesa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibidez, UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendapenaren bidez egiten die aitortza ondare mota honetako mundu osoko hainbat espresiori[9]. Aldi berean,estatu askok legedia garatu dute propio, kultura immateriala babesteko, sustatzeko eta ezagutarazteko. Baina beste erakunde publikok ere bere legedia eta bere tresnak garatu dituzte kultur ondare mota hori babesteko. Frantziak, 500 adierazpen zerrendatuak zituen 2024ko urtarrilean[10].

Bertsularitza kultura-ondare immaterialaren katalogoan sartu zuen Frantziako Kultura Ministerioak 2022an[11][12].

Kultura ondare ukiezina, ukiezina den kultura ondasunen multzoa dela esan daiteke eta aldi berean, ondasun horiek babesteko instituzioek sortu dituzten lege-figura eta aitortza edo izendapen mota bat.

"Kultura ukiezina" terminoa 1982. urtean Mexikon egin zen Kulturaren Mundu mailako kongresuko (MONDIACULT) adierazpenean aipatu zen. Ofizialki adierazpen instituzional batean hitza erabiltzen zen lehenetariko aldia zen[13].

Nafarroako Erresumako Museo Etnografikoaren web gunean, Kultur Ondare Immateriala honela definitzen dute:

"...kultur adierazpen bizi oro da, esanahi kolektibo partekatuei lotuta eta komunitate batean sustraituta dagoena. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, komunitateek eta taldeek etengabe birsortzen dute beren ingurunearen, naturarekiko elkarreraginaren eta historiaren arabera, nortasun- eta jarraitutasun-sentimendua emanez eta, horrela, kultura-aniztasunaren eta giza sormenaren errespetua sustatzen lagunduz. Eta bateragarria izan behar du dauden giza eskubideen nazioarteko tresnekin eta komunitate, talde eta gizabanakoen arteko elkarrekiko errespetuaren eta garapen iraunkorraren aginduekin."[14]

Kultur Ondare immaterialaren eremuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare mota honen espresioak eremu hauetan aurki ditzakegu[15]:

  • Produkzio-jarduerei, prozesuei eta teknikei buruzko ezagutza tradizionalak
  • Sinesmenak, jai-errituak eta beste zeremonia-praktika batzuk
  • Ahozko tradizioa eta hizkuntza-berezitasunak
  • Antzezpenak, antzezpenak, jolasak eta kirol tradizionalak
  • Musika- eta soinu-adierazpenak
  • Elikatzeko moduak
  • Soziabilitate kolektiboko moduak eta erakundeak

UNESCOren 2003an Parisen egindako bere 32. bileran, Kultur Ondare Ez-materiala Babesteko Konbentzioaren testua onartu zuen, eta bertan, Kultura Ondare ukiezinaren ezaugarri hauek zerrendatu zituen: Tradizionala, garaikidea eta aldi berean bizi dena; Integratzailea; adierazgarria eta komunitatean oinarri du[16][17].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «UNESCO - Decision of the Intergovernmental Committee: 9.COM 10.8» ich.unesco.org (kontsulta data: 2023-12-13).
  2. «Euskaltzaindiak bi hitzaldi antolatu ditu Ondarearen Europako Jardunaldietan» Plazaberri. www.euskaltzaindia.eus 2020-09-23 (kontsulta data: 2023-12-13).
  3. «Ondare ukiezina. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-01-18).
  4. «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (kontsulta data: 2023-12-13).
  5. «Ondarea immateriala» EKE (kontsulta data: 2024-01-18).
  6. «Reggae musika gizateriaren kultura ondare immaterial izendatu du Unescok» Argia (kontsulta data: 2024-01-18).
  7. «Kultura Ondare ez-materiala» www.euskadi.eus (Kultura Ondarearen Zentroa. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Eusko Jaurlaritza) 2015-06-08 (kontsulta data: 2023-12-13).
  8. «Munduko hizkuntza-aniztasuna, gure ondare materiagabe nagusiari nola eutsi» Bat Soziolinguistika Aldizkaria 2022-01-14 (kontsulta data: 2024-01-18).
  9. (Ingelesez) «UNESCO - What is Intangible Cultural Heritage?» ich.unesco.org (kontsulta data: 2023-12-13).
  10. (Frantsesez) «Patrimoine culturel immatériel» www.culture.gouv.fr 2023-12-13 (kontsulta data: 2024-01-18).
  11. «Bertsularitza kultura-ondare immaterialaren katalogoan sartu du Frantziako Kultura Ministerioak» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2024-01-18).
  12. (Frantsesez) «L'inventaire national du Patrimoine culturel immatériel» www.culture.gouv.fr (kontsulta data: 2024-01-18).
  13. (Gaztelaniaz) «UNESCO - 1982 - 2000: de MONDIACULT a “Nuestra diversidad creativa”» ich.unesco.org (kontsulta data: 2023-12-13).
  14. «Kultur Ondare Immateriala» Museo Etnológico de Navarra (MEN) (kontsulta data: 2023-12-13).
  15. «Kulturgest Bilbao. Ondare Kultural Immateriala: Kudeaketa eta babesa» UIK (kontsulta data: 2023-12-13).
  16. (Gaztelaniaz) «UNESCO - ¿Qué es el patrimonio cultural inmaterial?» ich.unesco.org (kontsulta data: 2023-12-14).
  17. (Frantsesez) «UNESCO - Qu’est-ce que le patrimoine culturel immatériel ?» ich.unesco.org (kontsulta data: 2023-12-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]