Kulturismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugen Sandow, "kulturismo modernoaren aita".

Kulturismoa edo gorpuzgintza[1][2] (ingelesez: bodybuilding) ariketa fisiko intentsiboan oinarritutako kirol bat da, nagusiki anaerobikoa, orokorrean gimnasio batean norberaren gihar-moldaketa hipertrofiatu bat lortzeko pisuekin eginiko trebaketa bat burutzean datza. Kulturismoan jarduten direnei kulturista edo gorpuzgile[3] (bodybuilder) esaten zaie.

Gimnasioetan burutzen den jarduera bat da, gihar sendo eta nabarmenak lortzeko asmoz, bai eta ahal den definizio eta simetria izan dezala. Giharrak hipertofiatzeko jarduerari gihar-moldaketa[4] edo muskulazio ere deitzen zaio, baina kulturismoak ez bezala, gihar-moldaketan jarrerak hartzea ez da nahitaezkoa, eta gorputz-erakustaldiak ez dira kirolaren helburu.

Kulturismoa pisu-jasotze eta atletismo kiroletatik ezberdina da. Zenbait herrialdetan oraindik ere ez da kiroltzat hartzen.

XIII-XIX. mendeetan jatorria duen kirola da, eta Antzinako Greziako kirol-jarduera eta indar-erakustaldietan oinarritzen da. XVIII. mendean Frantzian gorputzaren itxura estetikoa lantzen zuen kulturismo izeneko jarduera fisikoa asmatu zuten, alegia, kultura fisikoa edota gorputzaren kultua izendapenarekin lotura duen hitza.

Eugene Sandow[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena dela, gaur egungo kulturismo modernoaren aitatzat Eugen Sandow (1867-1915) prusiar kulturista jotzen da, jendaurreko muskulazio-erakustaldiak burutzen lehenbizikoa bera izan baitzen. Gorputz-atalen proportzioen inguruan greziar ideala aldezten zuen, eta, gainera, muskulazio-ariketak burutzeko makina edo ekipoak sortzen eta asmatzen lehenbizikoetakoa izan zen. 1901eko irailaren 14ean Londres hiriko Royal Albert Hall aretoan munduko lehen kulturismo-lehiaketa antolatu zuen, The Great Competition ("Lehiaketa Handia") zeritzona.

Sandowekin jada gaur egun ohikoak diren jarrerak hasi ziren. Berarekin giharren garapena ikusgai jartzen zuten, eta giharren atal zehatzak nabarmentzeko burutzen diren jarrera zehatzak hartzeari ekin zitzaion, hori guztia epaimahai batek puntuatu edo epaitu zezan.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean kulturismoan honako kulturistak nabarmendu izan dira: Charles Atlas, Reg Park, Steve Reeves, Dave Draper, Vince Gironda, Arnold Schwarzenegger, Lou Ferrigno, Franco Columbu, Serge Nubret, Frank Zane, Dorian Yates, Lee Haney, Ronnie Coleman eta Phil Heath.

Bestalde, Mr. Olympia lehiaketa ezagunak mundu osoan kulturismoari bultzada eta ospe handia eman dizkio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Palazio, Gorka. (1988). «Gorpuzgintza, Euskadin errotzen ari den kirola» HABE 128: 26-28..
  2. «gorpuzgintza - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  3. «gorpuzgile - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  4. «musculation | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]