Edukira joan

Kulusuk uhartea

Kulusuk uhartea
Datu orokorrak
Garaiera676 m
Motauhartea
Azalera41,98 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak65°33′N 37°07′W / 65.55°N 37.12°W / 65.55; -37.12
Honen parte daAmmassalik Archipelago (en) Itzuli
Estatu burujabe Danimarka
Danimarkako Erresumako herrialde autonomo Groenlandia
Groenlandiako udalerriSermersooq
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Kulusuk uhartea (groenlandieraz: Kulusup qeqertaa) Groenlandiaren hego-ekialdean dagoen uharte bat da, Sermersooq udalerrian. Ammassalik uhartedian aurkitzen da.

Groenlandia ekialdeko laugarren asentamendu handiena den Kulusuk herria aurkitzen da uhartean, eta hark ematen dio izena.[1] 2020ko erroldaren arabera 241 biztanle ditu, denak Kulusuk herrian, Kulusuk aireportutik hurbil dagoelako.

Groenlandierazko "Kulusuk" izenak "Pottorro hegalzuriaren paparra" esan nahi du. Hegazti hori arrunta da uhartearen kostaldean.

Groenlandiaren hego-ekialdean aurkitzen da, Ozeano Atlantikoaren iparraldeko uretan. Ammassalik uhartedian hegoalderen kokaturik dagoen uhartea da. Ilargi erdi etzan baten itxura du, ipar-hego 8 kilometro eta eki-mendebalde 11 km. Azalera 41.98 km²-koa du. Ilargi erdiaren puntak osatzen duten lurmuturrak Naujaangivit eta Kangeq dira. Iparraldean Ikaasaartik eta Torsuut Tunoq itsasarteek banatzen dute Groenlandia kontinentalarekin.

Uhartea muinotsua da eta urtearen erdia izozturik igarotzen badu ere ez du glaziarrik. Kulusukeko puntu altuena Qalorujoorneq (676 m) mendia da.[2] Uharteko aintzira handienak ere izen bera du, Qalorujoornep Tasia, baina badira beste batzuk uhartearen mednebaldean.

Duela 4.000 urteko Ikaasap Ittiva asentamenduaren aztarnak aurkitu dira, Saqqaq kulturari dagozkionak.[3] Groenlandiaren iparraldetik iritsi ziren uhartea. Dorset kulturak ordezkatu zituen duela 3000 urte.

XV. mendean Thule kultura pasa zen Kulusuketik[4] baina XVIII. mendearen amaierararte ez zen inguru hura populatu. Lehenengo herria alboko Ammassalik uhartean sortu zen, Tasiilaq, eta Kulusuk herria 1909an sortu zen.[5] 1930. hamarkadan Kulusukek 165 biztanle zituen, Tasiillaqek baino gehiago.

Kulusuktarrek ehiza eta arrantza egiten dute.[2] Turismoa ere igotzen ari den jarduera da eta 199an hotela ireki zen herrian. Uda aldean glaziar ibilbideak, izotz eskalada eta izotz leizeen bisitak egiten dira Kulusukeko konpainiek gidatuta.

1956. urtean Kulusuk aireportua eraiki zuen Estatu Batuetako armadak. 1991n estatubatuarrek alde egin zuten eta 1994an bigarren terminal bat eraiki zen.[6]

Itsasontziek ere egiten dituzte ibilbideak uharteen artean. Royal Arctic Line konpainiako Tasiillaq eta Kulusuk lotzen ditu.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «bank.stat.gl» bank2.stat.gl (kontsulta data: 2025-09-06).
  2. 1 2 O'Carroll, Etain. (2005). Greenland and the Arctic. Lonely Planet, 204-206 or. ISBN 1-74059-095-3..
  3. Møbjerg, Tinna; Robert-Lamblin, Joëlle. (1989). The Settlement at Ikaasap Ittiva, East Greenland: An Ethno-archaeological Investigation. Munksgaard.
  4. «Inuit History - Destination East Greenland - www.eastgreenland.com» www.eastgreenland.com (kontsulta data: 2025-09-06).
  5. DOT GL, www.punktum.gl, Bjarke de Renouard. «Kommuneqarfik SERMERSOOQ - Presse - Trommedans og præst i konebåd» www.sermersooq.gl (kontsulta data: 2025-09-06).
  6. «Dagblaðið Vísir - DV - DV Ferðir (01.04.1995) - Tímarit.is» timarit.is (kontsulta data: 2025-09-06).
  7. «Royal Arctic» 129.35.38.254 (kontsulta data: 2025-09-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]