Kumamotoko gaztelua
Kumamotoko gaztelua | |
---|---|
熊本城 | |
100 Fine Castles of Japan Japan's Top 100 Cherry Blossom Spots | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Izendaturiko hiria | ![]() |
Japoniako auzoa | Chūō-ku |
Ur-masa | Tsuboi River (en) ![]() |
Koordenatuak | 32°48′22″N 130°42′22″E / 32.8061°N 130.706°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1601 |
Suntsipena | 1877 |
Arkitektura | |
Materiala(k) | zurra eta hormigoia |
Dimentsioak | 29,5 (![]() |
Ordezkatzen du | Chiba Castle (en) ![]() |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 熊本県熊本市中央区本丸1−1 |
Webgune ofiziala | |
Kumamotoko gaztelua (japonieraz: 熊本城 Kumamoto-jō ) Japoniako Kyushu uharteko Kumamoto hirian dagoen gaztelu japoniarra da.
Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
30 metrotako altuera duen dorre belza dauka. Gazteluaren tamaina 1'6 km ekialdetik mendebaldera ea 1'2 km iparraldetik hegoaldera. Alboan San-no-Maru parkea dauka, Hosokawa leinuarena izan zen egurrezko etxea eta japoniar lorategiak dituena.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hasierako gotorlekua Ideta Hidenobuk 1467an Kumamoto gaztelua eraiki zuen 1467an eta 1496an zabaldu egin zen.
Katō Kiyomasa 1588an Higo probintziako agintari bihurtu zen eta gaztekluari babes diseinu berritzaileak gehitu zizkion; 49 dorre, 18 dorre-ate eta beste 29 ate txikiago. Dorre nagusiaren ondoan txikiago bat altxatu zuen eta bertan zeuden putzua eta sukaldea. Berehala Japoniako gaztelu ederrenetakoa kontsideratu zen. 1632an Tokugawa Iemitsu shogunak bere aldekoa zen Hosokawa leinuari eman zion gaztelua.
Hurrengo mendeetan gazteluaren inguruan herria eratzen joan zen eta gazteluaren izena hartu zuen. 1871an Meiji berrezarkuntzaren bidez daymioak agintetik kendu ziren. 1877an samurai talde batek gaztelua setiatu zuten 53 egunez eta istiluetan dorre nagusia erabat erre bazen ere 13 eraikinek zutik iraun zuten. Satsuma matxinada izenaz ezagutzen da gertaera hau.
1960 urtean dorre nagusia berreraiki zuten eta zutik gelditu ziren egiturak Japoniako Kultur Ondare izendatu ziren. 1998 eta 2008 artean berreraikuntza lan berriak egin ziren, XVII mendeko egitura asko errekuperatuz.
2016ko apirilaren 16ko lurrikarak gaztelua kaltetu egin zuen.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Dorre nagusia.
-
Harresiak.
-
Gaztelua sakura garaian.
-
Barnealdea.
-
Barnealdea.
-
1871-1874 arteko argazkia.