Kumarajiva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kumarajiva

Bizitza
JaiotzaKaxmir eta Kusan, 344
HeriotzaChang'an (en) Itzuli, 413 (egutegi gregorianoa) (68/69 urte)
Familia
AitaKumārāyana
AmaJīva
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta idazlea
MugimenduaMadhyamaka (en) Itzuli
Prajnaparamita (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Kumarajiva (Skt; Jpn Kumaraju) (344-413) Antzinako Indian intelektual, filosofo eta itzultzaile ospetsua izan zen. Bere lan nagusia budismoaren testuak txinerara eramatea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita, Kumarayana, Indiako erresuma baten ministroaren semea izan zen baina herentziari uko egin zion monje egiteko. Ama, Jivaka, Kusana erresumaren erregearen arreba gazteena zen. Kumarajiva zazpi urte zituenean, moja egin zen eta semearekin batera, Indian zehar ibili zen. Horri esker Kumarajivak budismoaren ikaskuntzan sakontzeko aukera izan zuen. Lehendabizi Hinayana budismoa ikasi zuen eta, ondoren, Shuryasoma maisuarekin, Mahāyāna budismoa ikasi zuen. Etxera itzuli zenean bere lana Mahayana budismoa zabaltzea izan zen. Haren ospea Txinaraino heldu zen.

328 urtean, Fu Chien, Jin dinastiaren gobernatzailea, Li Kuang jeneralari Kusan inbaditzeko, Kumarajiva harrapatzeko eta berarekin Xi'an hiriburura eramateko agindua eman zion. Li Kuangek Kumarajiva preso hartu zuen baina bueltatzeko bidean Jin dinastiaren erorketaz jakin zuen. Orduan, Li Kuangek Liang-choun gelditzeko erabakia hartu zuen. Han Kumarajiva hamasei urtez preso izan zuen. Azkenean, Kumarajiva, Yao Hsing gobernatzaileak gonbidatuta, 401 urtean, Xi'anera heldu zen. Han nazioaren maisua izendatu zuten eta buru belarri budismoaren testuen itzulpenari ekin zion.[2]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pāli Kanonen arabera, Kumarajivak 35 obra 294 liburukietan itzuli zituen. Lan erraldoi hori hamar urtetan egin zuen. Garrantzitusak dira itzuli zituen Sutrak: Jakinduria Handiarena, Jakinduria Txikiarena, Amida Sutra, e.a. itzulpen hauek oso garbiak omen ziren, eta mendeetan erabili ziren. Horri esker budismoa Txinan eta Japonian zabaldu zen. Halaber, Kumarajivak jarraitzaile asko izan zituen, iturri batzuen arabera, 300 baino gehiago.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]