Kuninda
| Kuninda | |
|---|---|
| Geografia | |
| Hiriburua | , parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa |
| Administrazioa | |
| Demografia | |
| Bestelako informazioa | |
Kuninda (edo Kulinda antzinako literaturan) k.a. III. mendetik k.a. II. mendera arte dokumentatutako antzinako himalaiar erresuma izan zen, gaur egungo Himanchal, Uttarakhand eta mendebaldeko Nepalgo hegoaldeko eskualdetan kokatua.
Erresuma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kunindari buruzko lehen aipamena Pāṇiniren Aṣṭādhyāyī testuan agertzen da, non Ayudhajivi Sangha edo errepublika gerlari bezala aipatu zuen. Hala ere, erresuma lehenago existitu zen, Mahābhāratan Kuru erresumaren ekialdean zegoela baitzioen.[1] Erresumaren historia K.a. II. mendetik aurrera dokumentatua dago. Indiar epikan eta Puranetan aipatzen dira. Mahābhāratak Arjunak garaitu zuela dio.
Kunindako lehen erregeetako bat Amoghbhuti izan zen, Sutlej eta Yamuna ibaien haran menditsuan gobernatu zuena.
Ptolomeo greziar historialariak Kunindaren jatorria Beas, Sutlej, Yamuna eta Ganges ibaiekin lotzen zuen.[2]
Asokaren ediktuetako bat, Khalsiko zutabe baten gainean dagoena, Garhwal eskualdean, k.a. IV. mendetik aurrera budismoak eskualdean izan zuen hedapena adierazten du.
Kuninda erresuma III. mendean desagertu zen, eta IV. mendetik aurrera, badirudi eskualde hau sinismen shivaitetara aldatu zela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Agrawala, V. S.. (1953). India as Known to Panini - VS Agrawala. University of Lucknow.
- ↑ Ptolomeo, Geografia 7.1.42: ὑπὸ δὲ τὰς Βιβάσιος καὶ τοῦ Ζαράδρου καὶ τοῦ Διαμούνα καὶ τοῦ Γάγγου ἡ Κυλινδρινή