Kuniumi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izanagi (eskuinean) eta Izanami (ezkerrean) Ama-no-Nuboko lantzarekin Lurra gauzatuz. Eitaku Kobayashi magolariaren lana (Meiji Aroa).

Kuniumi, japonieraz 国産み, literalki "herrialdearen jaiotza" edo "herrialdearen sorrera", Japoniar mitologian, Japoniar uhartediaren lehorreratzearen usadiozko edo kondairazko kontakizuna da, eta Kojiki eta Nihon Shoki kroniketan agertzen da. Kondaira honen arabera, Zerua eta Lurra sortu ondoren, Izanagi eta Izanami jainkoak gaur egun Japonia osatzen duten uharteak sortzeaz arduratu omen ziren. Japoniar mitologiaren barnean, uharte hauek mundu ezaguna osatzen dute. Japoniaren sorreraren ondoren, Jainkoen sorreraren japoniar mitoa gertatu zen.