Kupido Venusen gerrikoa askatzen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kupido Venusen gerrikoa askatzen
(
Cupid Untying the Zone of Venus)
Jatorria
Sortzailea(k)Joshua Reynolds
Sorrera-urtea1788
IzenburuaCupid Untying the Zone of Venus
Ekoizpen lekuaErresuma Batua
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak127,5 (altuera) × 101 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaHermitage museoa
BildumaHermitage museoa
InbentarioaГЭ-1320
Argumentu nagusiaKupidoa

Kupido Venusen gerrikoa askatzen (ingelesez: Cupid Untying the Zone of Venus) Joshua Reynoldsek 1788an margotutako margolan ezaguna da, gaur egun Hermitage museoan ikus daitekeena (San Petersburgo, Errusian).[1]

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan ikusten dugun Venusen irudia ez da oso ohikoa. Jainkosa ohe batean etzanda eta erdi biluzik agertzen da. Eskuineko eskuaz aurpegiaren alde handia ezkutatu egiten du. Bitartean, Kupidok jainkosaren soinekoa askatu nahian dabil. Venusen begi bat bakarrik ikusten dugu baina hau ikusleari begira dago. Neska bularrak airean ditu baina ez horregatik lotsatzen, alderantziz, aurpegia ezkutatzeko keinuak probokazioa adierazten du. Hala ere, aurpegi-masailetan arrosa kolorea ikus daiteke, durduza adierazten. Margolanaren argia neskaren gainean ardaztzen da. Haren atzealdean gorri koloreko oihalak ikus daitezke; gorria pasioaren kolorea da, alegia.

Margolaneko modeloa Emma Hart izan zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]