Edukira joan

Kurrika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kurrika edo kurrikak metalezko tresna bat da, bi besoz osatua, ardatz baten bidez lotuak, eta besarkatzeko eta berriz ixteko aukera ematen du. Euskarazko sinonimoak, tenazak eta trukesak dira, ohikoan pluralez erabiliak. Sutan egon daitezkeen puskak mugitzeko erabiltzen direnak suhatzak edo matxardak izaten dira.

Kurrikak bi beso metaliko sendok osatzen dituzte, eta kirtenetatik gertu dagoen puntu baten du ardatza. Barailen formak bereizten ditu kurrika, arku formakoak baitira, eta erradio handiko gainazal borobila osatzen duen puntan ixten da. Ahoen puntak alakatu egiten dira, atera beharreko iltzeen buru azpian sartu ahal izateko. Pintzak, antzerako erramientak dira, baina moztzeko edo tiratzeko erabili beharrean, estutzeko erabiltzen dira.

Brontze Aroko Europan metal beroa maneiatzeko erabiltzen ziren erramientak oinarri hartuta garatu zen kurrika. Erramienta honek abantaila mekaniko handia sortu zuen, heldulekuaren indarra anplifikatu eta objektu batean zentratzeko aukera hemanez.[1]

Kurrikak, hainbat erabilera izan dezake. Arotzerian, iltzeak atera eta elementuak finkatzeko erabili daiteke, errementaritzan, pieza beroak eusteko, eraikuntzan, metalezko egiturak lotzeko, eta mekanikan, piezak lotu edo konpontzeko.

Kurriken beste erabilera bat zaldien apatxen ertzak moztea da. Eta Sarritan erabiltzen dira bitxigintzan, alanbre laua ebakitzeko edo belarriko hazitegia mozteko.

Kurrikak, sarritan gori-gorian, tortura gisa erabili izan dira Antzinako Erromatik edo are go izago ere. Apolonia Alexandriakoari kurrikekin atera zizkioten hortzak martiritzan, eta kurrika batzuekin agertu ohi da horregatik kristau ikonografian. [2]

Segurtasun neurriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erramienta erabiltzen hari den pertsona/langile guztiak prestakuntza egokia izan behar du, eta kalitatezko materiala erabili lana aurrera eramateko arrixkurik gabe. Lan mota ezberdinak egiteko, kurrika ezberdinak erabiltzea ezinbestekoa da norberaren segurtasunarentzat. Bestalde, tentsio-hurbiltasun handia dagoen lanetan, ezinbestekoa da estaldura isolatzen duen erramienta izatea. Eta beti da gomendagarria gorputa babeste duten jantziak erabiltzea, esaterako, eskularruak, edo partikulak jaurtitzeko arriskua dagoeneann betaurreko babesleak.[3]

Kurrika motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kurrika sorta (nagusiki).

Aplikazio ezberdinetarako kurrika mota ezberdinak daude. Enkofratzaile-kurrika ferrailarako erabiltzen duten errusiar eredua da. Alanbrea mozteko eta lotzeko erabiltzen da, baita ebaketa zehatza egiteko ere.

Arotz-kurrika, jatorri frantseseko kurrika da. Arotzerian, iltzeak, alanbreak edo altzairu bigunak atera eta mozteko erabilia.

Alikatatzeko kurrika, zeramikan eta gresetan doitzeko, artezteko, markatzeko eta ebakitzeko erabiltzen da, alikatatzeko eta horma eta zorua estaltzeko prozesuan.

Eusteko kurrikak bi modelo ezberdin ditu. Loro-mokoa: bere ezaugarriei esker, barailen irekiera-diametroa alda daiteke, hodiei eusteko aproposak. Bestetik, Barailak: objektu txikiei eusteko, alanbreak tolesteko edo azkoinak estutzeko erabilia.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) History and All About all types of Pliers – Harbour Tools. 2024-09-24 (kontsulta data: 2025-05-16).
  2. «Medici: Godfathers of the Renaissance . Medici . Medieval Murder | PBS» www.pbs.org (kontsulta data: 2025-05-16).
  3. «Manual Seguridad ISASTUR» www.isastur.com (kontsulta data: 2025-05-16).
  4. (Gaztelaniaz) admin. (2024-06-20). «Tipos de tenazas: qué es, para qué sirve y usos» Würth Argentina (kontsulta data: 2025-05-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]