Edukira joan

Kurrilo Horiaren dorrea

Koordenatuak: 30°32′49″N 114°17′49″E / 30.5469°N 114.2969°E / 30.5469; 114.2969
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kurrilo Horiaren dorrea
Eleven Chinese Historical and Cultural Buildings
Three Great Towers of Jiangnan
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaHubei
Azpiprobintzia mailako hiriWuhan
Koordenatuak30°32′49″N 114°17′49″E / 30.5469°N 114.2969°E / 30.5469; 114.2969
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1985
Erlijioabudismoa
Arkitektura
EstiloaChinese architecture (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Kurrilo Horiaren dorrea (txineraz, 黄鹤楼; pinyin, Huáng Hè Lóu) jatorrizko 223. urtean eraikitako dorre historikoa da. Egungo egitura, ordea, 1981ean berreraiki zen, jatorrizko kokalekutik kilometro batera, eta ez du antz handirik jatorrizko Kurrilo Horiaren dorrearekin. Sheshanen (Sugearen Muinoa) dago, Wuchangeko (Wuhan) IIbai Urdinaren ertzean, Hubei probintzian, Txinan.

Dorrearen jatorrizko kokalekua Kurrilo Horiaren ontziralekua zen, Xiakouko mendebaldean. Yuanhe garaiko Prefektura eta Konderrien Mapa eta Erregistroek adierazten dutenez, Sun Quanek Xiakouko gotorlekua eraiki zuenean, Ontziralekuaren izena zeraman dorre bat zegoen.

Gerrek eta suteek askotan suntsitu zuten dorrea. Ming eta Qing dinastietan bakarrik, dorrea zazpi aldiz suntsitua izan zen eta hamar aldiz berreraikia eta konpondua izan zen. Qing dinastia garaian eraiki zuten azkenekoz, 1868an, eta 1884an suntsitu zuten. Geroago, 1957an, Yangtse ibaiaren gaineko Wuhan zubiaren bastidoreek hartu zuten bere kokalekua. 1981ean, Wuhan hiriko gobernuak dorrea kokapen berri batean berreraikitzea erabaki zuen, jatorrizko kokalekutik kilometro batera. Gaur egungo dorrea 1985ean osatu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]