Kurt Tucholsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:08, 15 apirila 2015
Kurt Tucholsky 1928an Parisen.

Kurt Tucholsky (Berlin, Alemaniako Inperioa, 1890eko urtarrilaren 9aGothenburg, Suedia, 1935eko abenduaren 21a) eleberrigile eta poeta alemaniarra izan zen. Antimilitarista izan zen eta bere idazkiak bakezaletasunaren ikur moduan erabiltzen dira gaur egun[1].

Biografia

Ignaz Wrobel, Peter Panter, Theobal Tigel edo Kaspar Hauser ziren idazle moduan erabiltzen zituen ezizenak. Ezizen horiek erabiliz, maitasun poesia egin zuen baita kazetaritza politikoa eta literatur kritika ere[1].

Diktaduratik ihesi hainbat herrialdetara joan zen. 1924an Frantziara joan zen eta geroago Suediara. Hitlerren tropak zabaltzen ari zirenean, erbestean liskarra izan zuen. 1932an, militarren kontra egiteagatik auzipetua izan zen baina kargutik kendu zuten[1].

Diktadurarekiko kritiko, bere buruaz beste egin zuen 1935ean, Suedian[1].

Bere eragina

Gerraren aurkako protesta egiteko lelo moduan erabili izan dira Tucholskyren esanak. 1990ean, Irakeko gerraren kontrako manifestazio batean, pertsona bat epaitu zuten idazlearen esaldi baten bitartez militarizazioaren aurka egiteagatik[1].

Ikus gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Tucholsky Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  1. a b c d e «Gerra begi onez ikusi ez zuen sortzailea» Berria 2015eko urtarrilaren 10a.