Kurt Vonnegut
Kurt Vonnegut (Indianapolis, Indiana, 1922ko azaroaren 11 - New York, 2007ko apirilaren 11) estatubatuar eleberrigilea izan zen. Bere estilo arduragabeak eta idazgai berriek irakurle askoren arreta bereganatu zuen.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuetako Aire armadan borrokatu zen, eta Dresdenen bonbardaketan atxilo hartu zuten alemanek. Gertaera horri buruz idatzi zuen Slaughterhouse-Five, or The Children's Crusade (1969) eleberrian. Oxfordeko Unibertsitateko irakasle izan zen.
Bere eleberri nagusiak hauek dira: Player Piano (1952), automatizazio modernoari buruzko satira bat; Cat's Cradle (1963), munduaren amaierari buruzko fantasia bat; God Bless You, Mr. Rosewater edo Pearls Before Swine (1965), diruzalekeriak jotzen duen fundazio filantropiko bati buruzko satira; Breakfast of Champions edo Good Bye, Blue Monday (1973); Slapstick edo Lonesome No More (1976), Estatu Batuetako etorkizuneko lehendakari bati buruzko fantasia. Kontakizun laburren artean aipagarriak ditu Jailbird (1979), Galapagos (1985), Bluebeard (1987) eta Hocus Pocus (1990).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Vonnegut ![]() |
- Euskarari ekarriak: Kurt Vonnegut Ekarriak.armiarma.eus