Kushinagar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kushinagar
Kushinagar
തിരുവനന്തപുരം
herria
Kusinara.jpg
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaUttar Pradesh
Division of IndiaGorakhpur division
Indiako barrutiKushinagar barrutia
Izen ofizialaKushinagar
തിരുവനന്തപുരം
Jatorrizko izenaKushinagar
തിരുവനന്തപുരം
Posta kodea274403
Geografia
Koordenatuak26°44′25″N 83°53′20″E / 26.7403°N 83.8889°E / 26.7403; 83.888926°44′25″N 83°53′20″E / 26.7403°N 83.8889°E / 26.7403; 83.8889
Azalera21 km²
Demografia
Biztanleria17.982 (2001)
Dentsitatea856,29 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+05:30
kushinagar.nic.in

Kushinagar (hindiz: कुशीनगर, AITS: Kusinārā) Kushinagar barrutian, Indiako Uttar Pradesh estatuan dagoen hiria. Budismoaren lau hiri santuetatik bat da. Bertan hil zen Buda eta oraindik haren hilobia gordetzen da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografikoki, biztanleria 17,982 biztanlekoa da, % 52 gizonezkoak eta % 48 emakumezkoak, alfabetatze-maila % 62koa izanik. Gehienak budistak, baina baita hinduak eta jaindarrak ere.[1]

Budismoaren tradizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizio budistaren arabera, Buda Gautama Kushinagarrera joan zen Anandarekin eta bere ikasle batzuekin (Bhikkhus) batera, han heriotza jaso eta parinirvana (edo gehienez nirvana) eskuratzeko. Baso batean ohe bat prestatu zen, eta han azken aldiz erregutu zien bere ikasleei, eta hil egin zen. Kushinagar ekialdean dagoen Makutabandhana herrira eraman zituzten Budako hondakinak, eta han erre zituzten.[2]

Hiria mundu osoko budisten erromesaldien gune bihurtu zen, eta monasterio eta tenplu asko izan zituen. Asoka enperadore indiarrak, budista bera, bisitatu zuen hiri santu budista guztietako erromesaldian. Oraindik ere kontserbatzen diren monumentu sakratuen artean Mahaparanirvana stupa dago, hil ondoren Budaren omenez eraiki omen zen estuparen ondorengoa, Budaren hilobia, nahiz eta hutsik egon, eta 1500 urteko Budaren estatua bat daude.

Beste nazio batzuetako tenplu budista ezberdinak eraiki dira Kushinagarren, Birmaniako tenpluak, txinatarrak, zingalesak, hegokorearrak, thailandiarrak eta tibetarrak barne.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]