Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Kutsadura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kutsadura edo poluzioa edozein substantziak edo energia motak ingurumenean sor dezakeen desoreka edo kaltea da. Beti ondorio negatiboak izango ditu izadian, eta ondorioz giza existentzia kaltetuko du. Kutsatzailea substantzia kimikoa edo baita energiaere (soinua, beroa, argia edo erradioaktibitatea bezala) izan daiteke. Beti ondorio negatiboak izango ditu izadian, eta ondorioz giza existentzia kaltetuko du.

Kutsadura, bere jatorria, igortzean kutsatzaile forma edo zein den kutsatzen ari den ingurumenaren arabera sailkatu daiteke. Kutsadura eragile asko daude, substantzia kimikoak(plagizidak, zianuro, herbizidak...), hiri hondakinak, petrolioa edo erradiazio ionizatzaileak. Guzti hauek gaixotasunak eragin ditzakete eta ekosistemei edo ingurumenari kalte. Gainera, gas-egoerako kutsatzaile asko daude atmosfera gertakaeretan parte hartzten dutenak, euri azidoaren sorrera, ozono geruzaren ahultzea eta klima-aldaketa.

Kutsadurari aurre egiteko forma asko daude eta nahi duten herrialdeak nazioarteko legegintzak dituzte kutsadura isurpenak erregulatzeko. Kutsadura orokorki ekonomia eta gizartearen garapenarekin lotuta dago. Gaur egun ONU bezalako erakunde askok garapen iraunkorra ingurumena babesteko era bat bezala kokatzen dute orainarteko eta etorkizuneko generazioentzat.

2015 ean, kutsadura 9 milioi pertsona baino gehiago erail zituen.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Uraren kutsadura»

Hondakinen eta kutsatzaileen askatasunagaitik ematen da, isurketeetara drainatzen dute eta gero ibaietara garraiatzen dira, urazpietan, itsas edo aintziretan barneratzen. Itsas hondakinak plastikoak dira gehienbat ozeanoak eta itsasertzeak kutsatzen dutenak, batzutan itsas erdian metatzen dira ozeano barean dagoen hondakin irla bezala. Baita ere daude petrolioarekin kutsadura itsasontzien arazoengatik edota petroleoaren putzuagaitik ain zuzen.

Airearen kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Airearen kutsadura»

Substantzia kimikoen eta atmosferaren partikulen askatasuna da, bere konposizioa aldatuz eta izadien onurako arrisku bat bihurtuz. Aireko gas kutsakor ohikoenak karbono monoxidoa, sufre dioxidoa, klorofluorokarbonoak eta nitrogeno oxidoak dira, industriatik eta ibilgailuen errekuntzagaitik. Ozono edo esmogse beszalako fotokimikoak airean handitzen dira oxido eta hidrokarburoengaitik eta eguzki argiarekin erreakzionatzen dute. Airean dagoen hauts kutsakorra mikrometrotan neurtzen da eta ohikoa da erupzio bolkanikoetan. Atmosferako kutsadura izaera lokala izan daiteke, bakarrik gertu dauden alderrietara eragiten badu, edo izaera globala, planeta osoari eragiten badio, azkenengo honen adibide batzuk euri azidoa edota berotze globala bezalakoak.

Lurraren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lurraren kutsadura»

Kutsadura mota hau lurrean gertatzen da. Lurrean, batez ere naturan gizakiak botatzen dituen gauzaki artifizialek eragiten dute kutsadura; naturak ere lurraren kutsadura sor dezake, baina gehienetan gizakiak sortzen du.

Kutsadura erradioaktiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kutsadura erradioaktibo»

Mota hau edozein tokitan ematen da. Edozein tokitan material erradiaktibo bat dagoenean gertatzen da, naturala edo artifiziala izan daiteke.

Argiak sortutako kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Argi kutsadura»

Argi pilaketa handiak sortzen duen kutsadura da, kutsadura hau hiri handietan ematen da.

Soinuak sortutako kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Soinu kutsadura»

Toki espezifiko batean behar baino gehiago soinu dagoenean ematen da, gizakiei izugarrizko mina sortu diezaieke.

Kutsatzaileen sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kutsatzaile ez degradagarriak: Kutsatzaile hauek, ez dira deskonposatzen naturaren bidez. Adib: merkurioa eta beruna. Kutsatzaile hauek naturan arazorik sortu ez dezaten,bi modu daude: materialak naturarekin kontaktuan ez jartzea edo materialak birziklatzea eta berriro erabiltzea. Behin ura ,lurra edo airearekin kontaktuan jartzen direnean oso zaila eta garestia da deuseztatzea, eta batzuetan ezinezkoa.
  • Degradazio geldoko kutsatzaileak: Substantzia hauek naturarekin kontaktuan daudenean hamarkadak edo batzuetan gehiago behar dute desagertzeko. Gehienak plastikoak dira.
  • Kutsatzaile degradagarriak: Kutsatzaile hauek denbora laburrean degradatzen dira, modu naturalean, fisikoan, kimikoetan edo biologikoan.
  • Kutsatzaile biodegradagarriak: Kutsatzaile hauek modu kimiko sinple batean, beraiek baino sinpleagoak diren forma kimiko batean bihurtzen dira. Adibide onena erreketara doazen giza gorotz eta gernuak dira; hondakin horien kopurua gehiegizkoa ez bada, bakterien jarduerak desagerrarazten ditu.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Kaliforniako Unibertsitateko adituek frogatu dutenez, hiri handietako kutsadurak osasun kardiobaskularra kaltetu dezake. Frogatu zuten hiri handietako aireak arterien paretak loditzen dituela, eta arteriosklerosia sortzen.

Frogatu berri da, bestalde, urte askoan aire kutsatua arnasteak kaltea dakarrela. Denborarekin, bihotza biziki kaltetzen du, bihotzekoak sortzeraino. Arnasten baditugu 2,5 mikrometro baino txikiagoak diren aire partikulak, gaitz handiak sor ditzakete biriketan eta arterietan. Biriketan, metro karratu bakoitzeko 10 mikrogramo izateak arterien pareta % 5,9 gehiago lodituko du. Keak dira gai kaltegarrienak; eta ke moten artean, tabakoarena eta autoena.

Babes neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra garaiko fabrika bat.

Hainbat dira har ahal diren babes neurriak kutsadura saihesteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kutsadura