Kutsatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inguru-airearen kutsadura lantegi batetik sortua.
Eurite handiek baratzetan eta zelaietan zabaldu diren elementu kutsagarriak eramaten dituzte sarritan, haien kalteak zabalduz.

Kutsatzaile bat ingurumenean sartutako substantzia edo energia bat da, aurretik nahi ez diren ondorioak dituena edo baliabide baten erabilgarritasunari kalte egiten diona. Kutsatzaile batek kalteak eragin ditzake epe luzera edo laburrera landare- edo animalia-espezieen hazkunde-tasa aldatzean, edo giza zerbitzuak, erosotasuna, osasuna edo propietateen balioak oztopatzean. Kutsatzaile batzuk biodegradagarriak dira eta, beraz, ez dute epe luzera ingurumenean iraungo. Hala ere, kutsatzaile batzuen degradazio-produktuak kutsatzaileak dira baita ere, hala nola DDE eta DDD produktuak, DDTaren degradaziotik sortutakoak.

Kutsatzaile mota desberdinak izadian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stock kutsatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruneak xurgatzeko ahalmen txikia duen kutsatzaileei stock-kutsatzaile deitzen zaie (adibidez, kutsatzaile organiko iraunkorrak, hala nola PCBak, biodegradagarriak ez diren plastikoak eta metal astunak). Stock kutsatzaileak ingurunean pilatzen dira denborarekin. Sortzen dituzten kalteak kutsatzaile gehiago isurtzen diren heinean handitzen dira eta kutsatzailea pilatu ahala gehiago irauten dute. Kutsatzaile horiek zama handia sor dezakete etorkizuneko belaunaldientzat, sortzearen ondorioz jasotako "sasi onurak" pasa ondoren, kalte horiek indarrez mantentzen baitira.[1]

Kutsatzaile garrantzitsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutsatzaile garrantzitsuen taldeak hauek dira:

Funtsaren kutsatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtsaren kutsatzaileak ingurumenak xurgatzeko ahalmen ertaina dutenak dira. Funtsaren kutsatzaileek ez dute ingurumenean kalterik eragiten emisio-tasak ingurune hartzailearen xurgapen-ahalmena gainditzen ez badu (adibidez, landareek eta ozeanoek xurgatzen duten karbono dioxidoa). Funtsaren kutsatzaileak ez dira suntsitzen, baizik eta substantzia ez hain kaltegarri bihurtzen dira, edo diluitu eta barreiatu egiten dira, kaltegarriak ez diren kontzentrazioetan.[2]

Argi kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argi kutsadura argi antropogenoak gaueko zeruaren ikusgarritasunean duen eragina da. Argiaren kutsadura ekologikoa ere barne hartzen du, hau da, argi artifizialak organismo indibidualetan eta ekosistemen egituran duen eragina deskribatzen duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tietenberg, Tom (2006). Economics of Pollution Control, Chapter 15 in Environmental and Natural Resource Economics, 7th Edition, Pearson, Boston.
  2. Ibidem.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]