Kutun (joskintza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau jostunen tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kutun (argipena)».
Zorte ona ematen omen duen kutun ingelesa.
Euskal Herrian erositako kutuna.
Jostun profesioalaren kutuna, eskumuturrera lotua.

Kutuna da jostunek jostorratzak eta buru-orratzak sartzeko erabiltzen duten kuxin txiki bat[1], normalean 3 edo 5 zentimetro zabal dena.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutunaren beste adiera bat da euskaraz talismanarena, aldean eramaten den gauza, ustez espiritu gaiztoak eta zori txarra uxatzeko adurra omen duena. Hain zuzen ere, Europako kultura batzuetan orratzak gordetzeko kuxina zorte onarekin lotu izan da, eta hortik etor daiteke izenaren asoziazioa. Ingalaterran 18. mendetik ohikoak bihurtu ziren tomate itxutako kutunak (atxikita marrubi bat zutela), zorte onerako elementutzat hartzen ziren[2].

Euskarazko hitzak arabierazko 'kutub'-etik (كتب) dator (arabieraz, 'idazkiak')[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   «kutun | Gaurko hitza» Gaurko hitza . Noiz kontsultatua: 2018-08-13 .
  2.   «Is Your Pin Cushion Shaped Like a Tomato?» www.blogforbettersewing.com . Noiz kontsultatua: 2018-08-13 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]