Kutunegieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kutunegieta

Kutunegieta Goengoa
Kutunegieta Erdikoa
Kokapena
lekua
Koordenatuak 43° 11′ 49″ N, 2° 26′ 34″ W / 43.19702983°N,2.44268°W / 43.19702983; -2.44268Koordenatuak: 43° 11′ 49″ N, 2° 26′ 34″ W / 43.19702983°N,2.44268°W / 43.19702983; -2.44268
Historia eta erabilera
Arkitektura

Kutunegieta eraikin-multzo bat da, Kutunegieta Goengoa (Guenetxe, Guenengua), Kutunegieta Erdikoa eta Kutunegieta Barrenengoa (Narru) baserriek osatua, Eibarren (Gipuzkoan). Arrate landa-auzoaren hegoaldeko mendi-mazeletako aldapa handiko mendikate batean daude hiruak.

2005eko maiatzaren 11an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Kutunegieta Goengoa eta Kutunegieta Erdikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

Kutunegieta Goengoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutunegieta Goengoa baserriak oinplano angeluzuzena du, fatxada nagusiarekiko bizkar elkarzuta eta hego-ekialdera orientatua dago. Bi isurkiko estalkia du. Eraikina txikia da, harri-hormez egina, eta kareharrizko harlanduzko eskantzuak ditu. Solairu bat eta ganbara ditu. Fatxada nagusiak lehen solairuan zurezko baoa duten bi sarrera eta hainbat materialez egindako bost leiho-bao asimetriko ditu. Hormapikoa irekita duen ganbarak, erdian pilare pendoloia du, eta aldeetan berriz, bi pilare simetriko. Elkarren arteko espazioa, XVI. mendeko zurezko leiho jaitsiek ixten dute. Leihoak fatxadako horman zabaltzen dira, eta leiho horien eta habe-euskarriaren arteko espazioa oholtzarekin itxita dago. Bizkarraren alboko espazioa irekita dago, bere ekialdean dagoen hormapikoaren estalkipekoa bezala. Mendebaldean, harri-horma estalkiperaino heltzen da. Bertan leiho-bao bat dago. Fatxada nagusia zarpiatua eta zuritua dago. Harri-hormez egindako Ipar-ekialdeko fatxadak, Ekialdeko sektorean atxikitako eranskina du, leiho-bao txiki batekin. Harri-hormez ere egindako hego-mendebaldeko fatxadak, leiho gisako bao txikiak ditu, harlanduzko lanez inguratuak; estalkipean berriz, bi leiho txiki eta estu daude. Atzealdean, aurrekoak baino altuago dauden bi leiho-bao ikus daitezke. Atzealdeko fatxada harri-hormez egina dago eta harlanduzko eskantzuak ditu. Fatxada horretan ate bat dago, dobela motzak eta erdi-puntuko arkua dituena, eta lastategira sartzeko harrizko arrapala agertzen dira.

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarreran, kareharrizko harri zabalak daude. Hego-ekialdean sukaldea dago eta atzealdean, logelak. Ipar-ekialdean ukuilua; bertarako sarrera kanpotik dago. Sarreratik ganbarara igotzen da. Bertako angelu batean, oholtza-hormatalez itxitako logela zahar bat dago. Gainerako guztia lastategia da. Aurrealdea, haritzezko osoko hiru pilarek eusten dute, eta atzealdea, geroago egin zituzten pieza bakarreko bederatzi pilarek. Ipar-mendebaldeko fatxadan, atxikita, ganbara horretara sartzeko arrapala dago. Hau ez da monumentuaren barne sartzen.

Borda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-mendebalderantz, baserriaren eraikinetik hurbil, eta bere jabetzakoa dena ere, ia oinplano karratua duen XVII. mendeko borda dago. Harri-horma perimetralez egina dago, eta beheko solairuaren gainean dagoen ganbara txikiraino heltzen da. Ganbara, harri-hormaren gainean, zurezko lau zutabek eusten dute, eta perimetro osoan oholtzak estaltzen du. Barrualdean eta erdialdean, atxikitako eraikin txiki honek, harrizko zapataren gainean altxatzen den zurezko zutabea du. Lurzoruan, kareharrizko lauzak daude.

Kutunegieta Erdikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutunegieta Goengoaren hego-ekialdean Kutunegieta Erdikoa dago. Oinplano angeluzuzena du, eta hego-ekialdera orientatua dago, fatxada nagusiarekiko bizkar elkarzuta duela. Bi isurkiko estalkia du. Harri-hormez eraikita dago eta harlanduzko eskantzuak ditu. Bi solairu eta ganbara txikia ditu. Fatxada nagusiak beheko solairuan zurez inguratutako bi sarrera eta neurri diferenteko beste bi leiho-bao ditu. Lehen solairuan hiru leiho-bao eta balkoi sinple bat ditu. Hormapikoaren azpian bi leiho-bao berdin daude. Fatxada luzitua dago, eta bao guztiak markoztatuak eta kareztatuak ditu. Ipar-ekialdeko eta hego-mendebaldeko fatxadek eranskin itsatsiak dituzte. Atzealdeko fatxadak, eraikinaren barrualdetik bakarrik ikus daitekeen erdi-puntuko leiho gotiko baten baoa estaltzen duen eranskina du atxikita.

Barrualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrura, sarreratik sartzen da. Ipar-ekialdeko zonan sukaldea eta gaur egun bizitza egiten duten gelak daude. Hego-mendebaldean ukuilua dago. Bertara ere kaletik sartzen da. Sarreratik ere lehen solairura igotzen gara. Solairu honen aurrealdean logelak daude. Logela hauen sabaiaren gainean ganbara dago. Atzealdea lastategia da. Bertarako sarrera, baserriaren atzealdean dago. Eraikinaren egitura, haritzezko atal bakarreko sei ardatz-pilarek eusten dute. Ipar-ekialdeko eta hego-mendebaldeko fatxadetan eta ipar-mendebaldeko fatxadaren atzealdean dauden eranskinak monumentutik kanpo geratzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]