Edukira joan

Kutxa erregistratzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kutxa erregistratzailea enpresetan salmenten transakzioak erregistratzeko, guztirakoak kalkulatzeko, dirua modu seguruan gordetzeko eta ordainagiriak inprimatzeko erabiltzen den makina da. Denda fisikoetan kutxa-fluxua kudeatzeko ezinbesteko tresna da.[1]

Antzinako kutxa erregistratzailea

Kutxa erregistratzailea 1879an sortu zen, James Ritty izeneko areto bateko jabeak makina asmatu zuenean bere langileek lapurtzea saihesteko. Lehen modelo horrek "Kutxazain ustelezina" izenekoak,  merkatariei salmentak erregistratzeko eta transakzioetan segurtasuna mantentzeko modu iraultzailea eskaini zien.

Asmakizuna berehala hobetu zen, John H. Pattersonek patentea erosita. National Cash Register (NCR) konpainia sortu zuen eta diseinua hobetu zuen paper-erroilu bat erantsita ordainagiriak inprimatzeko, eta 1906an motor elektriko bat gehitu zion.

Erregistragailuak egungo kalkulagailu eta ordenagailuen eboluzio-urratsetako bat dira: makina hori, 1913an fabrikatua, gai zen eragiketa egiten zuen enplegatua, eskudirua eta kreditua kalkulatzeko, erregistratzeko eta bereizteko, eta bezeroari ordainagiri bat emateko.

XX. mendean zehar, aurrerapen asko egin dira kutxa erregistratzaileetan. Lapurrentzat lapurtzeko zailagoak izateaz gain, dendak eta jatetxeak kudeatzeko askoz errazagoak eta errentagarriagoak bihurtu ziren.  

Gaur egun, teknologikoki aurreratuenak kutxa erregistratzaile automatikoak dira, eta ezaugarri hauek dituzte:[2]

  • Diruaren segurtasuna handitzen dute.
  • Ez dago errorerik eskudiruaren erabileran.
  • Bezeroarentzako arreta hobetzen dute, ordainketa-prozesua arinduz.
  • Azkarragoak dira, salmentak handitzen dira.

Kutxa erregistratzailea aspalditik izan da txikizkako dendetan, jatetxeetan eta hainbat negoziotan. Hala ere, teknologiaren aurrerapenekin, kutxa erregistratzaile tradizionalak POS sistema modernoetara (Salmenta-puntu-sistema) bilakaera izan dira, eta funtzio hobetuak eskaintzen dituzte, hala nola inbentarioen kudeaketa, ordainketa digitalak eta denbora errealeko analisiak.[3]    

Gaur egungo funtzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutxa erregistratzaileen funtzionamendua aldatu egin da denboran zehar. Sistema sinpleak izan arren, negozio txikientzat kutxa erregistratzaileak funtzio praktikoak

  • Salmenten erregistroa.  Produktuak bai eskuz zein kodeen bidez kargatzeko aukera dute. Horretaz gain, guztizkoaren kalkulua eta aldaketak egitea laguntzen du.  Horrek arreta arintzen du eta kobrantza-akatsak murrizten ditu.
  • Zergen betebeharrak. Kutxa erregistratzaile gehienak zergak edo BEZa konfiguratzeko aukera dute, oinarrizko zerga betetzea lagunduz.  Oso lagungarria da faktura elektronikoa egitera behartuta ez dagoen enpresentzat.
  • Diruaren segurtasuna. Kutxa erregistratzaileak kaxoi bat dute dirua gordetzeko. Kaxoi hori bakarrik giltza edo pasahitza batekin zabaldu daiteke.
  • Datuen trazabilitate eta egiatasuna.  Sistemek bermatzen dute salmenta-erregistroak ezin direla aldatu eta helburu fiskaletarako aztergarria izatea. Eguneko salmenten txostenak edo laburpenak egiteko aukera ematen dute. Datu horrek baliagarriak dira egindako salmentak eta eguna amaitzerakoan zenbat diru egon beharko lukeen jakiteko.[4]

Kutxa erregistratzaile motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutxa mekanikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kutxa erregistratzaile mekanikoa Jeffersontown museoan

Engranaje eta mekanismo analogikoetan oinarritutako gailua da. Gaur egun ez dira erabiltzen, bakarrik ikusgarriak dira museotan, nahiz eta gaur egun ez erabili historikoki garrantzitsuak dira.[5]

Kutxa elektronikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutxa erregistratzaile elektronikoa merkataritza-establezimenduetan erabiltzen den gailua da. Salgai edo zerbitzuen salmenta prozesua errazteko sortuta. Kutxa honek teklatu eta pantaila sinple baten bidez osatuta daude, kasu gehienetan barra-kode irakurgailuekin eta txartel-ordainketa terminalarekin. Salmenten erregistro zehatza egiten du, normalean ohiko establezimenduak erabiltzen dute(tabernak, dendak, kioskoak...).[6]

POS (salmenta-terminala) Sistema  

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Horeca 15 POS sistema

Kutxa erregistratzaileen fabrikatzaileak konturatu ziren ez zuela zentzurik XIX. mendeko mugekin jarraitzea, eta beren kutxa erregistratzaileak sistema zabalagoetan integratzea ahalbidetzen dute.

Sistema horietan, besteak beste, inprimagailua, stockaren kudeaketa, barra-kodearen irakurgailua eta txartelen terminala izaten dira.

Aukera horiek kontuan hartzen direnean, normalean POS sistema batez ari gara. Beste era batean esanda, POS sistema bat transakzioak modu automatizatuan kobratu eta erregistratzeko aukera ematen duen sistema oso bat da.

Bere funtzio nagusiak salmentak prozesatzea, inbentarioa kudeatzea eta bezeroekiko interakzioen jarraipena egitea dira. POS sistema funtsezkoa da merkataritza-eragiketak arintzeko eta bezeroarentzako zerbitzua hobetzeko.[7]

POS sistema baten eta kutxa erregistratzaile baten arteko desberdintasunak ikusteko modurik onena batak bestearekiko dituen abantailak eta desabantailak zerrendatzea da.[8]  

Kutxa erregistratzaile inteligentea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salmentak erregistratzeaz gain, kudeaketa osoagoa lortzen du, stock, salmenten analisia, bezeroen datuak, ticket elektronikoak, ordainketa mota anitz, segurtasun-auditak, konektibitatea, eta azkenaldian, normalki fiskalizazio edo erregistro elektroniko”araudiari egokituta. Bere funtzio nagusiak inbentarioaren kudeaketa automatikoa egitea (stock-eguneratzeak, alerta, berriro eskaerak…) eta salmenta eta bezeroen datuen analisia (datu historikoak gordetzea, salmenten joerak, produktu onenak, langileen errendimendua...) egitea da.  Horretaz aparte multi-kanal salmenta (denda fisikoa, online, mugikor…) eta integrazioa bestelako sistemekin (e-commerce, kontabilitatea…). Kutxa erregistratzaile honen abantail nagusiak kudeaketa, eraginkortasuna, fidagarritasuna, eskalagarritasuna, malgutasuna dira. Aldiz, duen desabantaila kostu handiagoa suposatzen du bai mantentze-kostuakzein behar diren gaitasun teknikoak, beharbada harpidetza (softwarea), segurtasun-araudiak betetzeko.[9]

Kutxa erregistratzaile automatikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutxa erregistratzaile automatikoa transakzio ekonomikoak kalkulatzea eta erregistratzea uzten duen  gailu elektromekanikoa da, dirua gordetzeko kaxoia barneratzen duena. Horretaz gain, faktura edo hartzea inprimitzeko aukera ematen du.[10]  

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Inbentario kudeaketa
  • Transakzio erregistroa
  • Sistemak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Kutxa erregistratzaileen azken gida: esanahia, funtzioak eta alternatiba modernoak» www.szzcs.com (kontsulta data: 2025-12-02).
  2. «Kutxa erregistratzaileen azken gida: esanahia, funtzioak eta alternatiba modernoak» www.szzcs.com (kontsulta data: 2025-12-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Caja registradora» www.man.es (kontsulta data: 2025-12-02).
  4. Txantiloi:Es-PR Blog. (2025-04-11). «Características de las cajas registradoras para negocios pequeños» Brava POS (kontsulta data: 2025-12-02).
  5. (Gaztelaniaz) Schwarz, Martin. (2024-09-17). «Qué Tipos de Cajas Registradoras Existen (%%currentyear%%)» HELLOCASH: Blog (kontsulta data: 2025-12-02).
  6. (Gaztelaniaz) Schwarz, Martin. (2024-09-17). «Qué Tipos de Cajas Registradoras Existen (%%currentyear%%)» HELLOCASH: Blog (kontsulta data: 2025-12-02).
  7. (Gaztelaniaz) Diferencias entre una caja registradora y un sistema POS - Elementary POS. 2020-12-01 (kontsulta data: 2025-12-02).
  8. (Ingelesez) POS, FTx; Dixon, Danielle. (2025-06-13). «The Ultimate 2025 Guide to Point-of-Sale Cash Register Systems» FTx POS (kontsulta data: 2025-12-02).
  9. (Gaztelaniaz) Schwarz, Martin. (2024-09-17). «Qué Tipos de Cajas Registradoras Existen (%%currentyear%%)» HELLOCASH: Blog (kontsulta data: 2025-12-02).
  10. (Gaztelaniaz) David. (2020-11-12). «Cómo funciona una caja registradora automática» LKBITRONIC (kontsulta data: 2025-12-02).