Kwakiutl
Itxura
Kwakiutl Ipar Amerikako mendebaleko izen bereko herri amerindiarreko kidea da, Kanadako Vancouver uharteko kostaldean bizi dena. Wakash hizkuntzaren hainbat dialekto darabiltzate. Arrantzatik bizi dira, eta trebetasun handia dute egurra lantzen: zurezko etxeak, txalupak, totemak eta abar egiten dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.