Kyotoko Museo Nazionala
| Kyotoko Museo Nazionala | |
|---|---|
Sarrerako ateak | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Japoniako prefekturak | |
| Izendaturiko hiria | |
| Japoniako auzoa | Higashiyama-ku |
| Arkitektura | |
| Deskribapena | |
| Irekitze data | 1897 |
| Webgunea | http://www.kyohaku.go.jp/ |
Kyotoko Museo Nazionala (japonieraz: 京都国立博物館, Hepburn: Kyōto Kokuritsu Hakubutsukan) Kyotoko museorik garrantzitsuena da eta Japoniako arte museo handienetakoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1889an museoa egitea erabaki eta 1897an ireki zituen ateak. 1924ean Kyoto hiriak hartu zuen museoaren jabetza. Hainbat izen izan ditu, gaur egungoa 1952an hartu zuen.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat eraikin ditu, ikusgarriena Erakusketa Berezien Aretoa, 1895ean Katayama Tōkumak diseinaturikoa. 1966an Bildumen Aretoa ireki zuen. Bi eraikin hauek eta Sarrerako ate nagusia Japoniako Altxor Garrantzitsu izendatuak daude.
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museo honek tenplo eta santutegietako artelanak jasotzea du helburu. Guztira 12.000 objetu ditu eta hauetaitik 6.000 daude ikusgai. Hauetaz gain 200.000 argazki artxibo ere baditu. Hiru zatitan banatzen da museoa:
- Artelanak: eskulturak, margolanak eta kaligrafia.
- Artisautza: ontziak, zeramika, lakatuak eta metalgintza.
- Arkeologia: interes historiko eta arkeologikoa duten objetuak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kyotoko Museo Nazionala.
- Rodinen pentsalaria.
- Museoaren fatxada.
- Kishi Ganku-ren (1756-1839) margolana.
- XII mendeko kaligrafia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez) Kyotoko Museo Nazionaleko webgunea
