L'Année Sociologique

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
L'Année sociologique
Mota Akademikoa (Soziologia)
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1898
Hizkuntza Frantsesa
Argitaletxea Presses Universitaires de France Itzuli
Banaketa
Banatze-eremua  Frantzia
Maiztasuna Seihilabetekaria
Historia
Sortzailea Émile Durkheim
Identifikadoreak
ISSN 0245-9051, 0066-2399 eta 1969-6760
Kanpo loturak
www.puf.com/Collections/Ann%c3%a9e_sociologique_-l--

L'Année sociologique, 1898an sortu zen seihilabetekari soziologikoa da. Émile Durkheim izan zen sortzailea eta bere izan zen aldizkariaren lehen zuzendaria. Urtekaria izan zen 1925ra arte eta 1934 eta 1942 bitarte Annales sociologiques izena hartu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren berriro argitaratu zen jatorrizko izena berreskuratuz. Ordutik, argitalpenak ez du etenik izan.

Durkeimentzat aldizkiri hau bere ikerkuntzak zabaltzeko modu bat izan zen. Era berean, bere ikasle eta beste irakasleentzat ere beren ikerkuntza zabaltzenko euskarri bihurtu zen paradigma soziologiko berriaren gerizpean. Hala, aldizkariaren adiera bat ere bada talde horrek XX. mendearen hasieran jorratu zuen ikusmolde soziologikoa izendatzeko.

Hastapenetan parte hartu zutenen artean, zenbait ikertzaile ospetsu aipa daitezke, besteak beste, Émile Durkheim bera, Paul Fauconnet, Célestin Bouglé, Marcel Mauss, Henri Hubert, Robert Hertz, Maurice Halbwachs eta François Simiand.

Egungo batzordea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Batzordeko lehendakaria: Pierre Demeulenaere
  • Ohorezko lehendakaria: Raymond Boudon (2013a arte) Bernard Valade
  • Idazkari orokorra: Annie Devinant

2004-2009 aldizkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009 - lib. 59 - : Pour une sociologie politique du droit (2)
  • 2009 - lib. 59 - : Pour une sociologie politique du droit (1)
  • 2008 - lib. 58 - : Études
  • 2008 - lib. 58 - : La ville, catégorie de l'action
  • 2007 - lib. 57 - : Autour du droit : la sociologie de Jean Carbonnier
  • 2007 - lib. 57 - : L'abstraction en sociologie (2)
  • 2006 - lib. 56 - : L'abstraction en sociologie (1)
  • 2006 - lib. 56 - : In memoriam : Jean Cazeneuve (1915-2005)
  • 2005 - lib. 55 - : Sociologies économiques
  • 2005 - lib. 55 - : L'explication de l'action sociale : problèmes méthodologiques et prospectives de recherche
  • 2004 - lib. 54 - : Éthique et sociologie
  • 2004 - lib. 54 - : Mauss et les durkheimiens - Textes inédits

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]