László Kubala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
László Kubala
Kubala.jpg
Bizitza
Jaiotza Budapest1927ko ekainaren 10a
Herrialdea  Hungaria
 Polonia
 Espainia
 Txekoslovakia
Heriotza Bartzelona2002ko maiatzaren 17a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Ferencvárosi TC 1945-1946 49 27
Flag of None.svg ŠK Slovan Bratislava 1946-1948 33 14
Flag of None.svg Txekoslovakiako futbol selekzio nazionala 1946-1947 6 4
Flag of None.svg Hungariako futbol selekzio nazionala 1948-1948 3 0
Flag of None.svg Vasas SC 1948-1949 20 10
Flag of None.svg Aurora Pro Patria 1919 1949-1950 16 9
Flag of None.svg Aurora Pro Patria 1919 1950-1950
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba 1951-1961 186 131
Flag of None.svg Europe XI 1953-1953 1 2
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala 1953-1961 19 11
Flag of None.svg Kataluniako futbol selekzioa 1954-1963 4 4
Flag of None.svg RCD Espanyol 1963-1965 29 7
Flag of None.svg Europe XI 1965-1965 1 1
Flag of None.svg FC Zürich 1966-1967 12 7
Flag of None.svg Toronto Falcons 1967-1967 19 5
 
Posizio edo espezialitatea Erdilaria
IMDb nm0473364
Kubalaren estatua

László Kubala Stecz (Budapest, 1927ko ekainaren 10aBartzelona, 2002ko maiatzaren 17a), baita Ladislav Kubala eta Ladislao Kubala ere, hungariar futbolaria izan zen. Hungariako Federazioaren eskolan futbolean bi urtez aritu ondoren, Ganz taldean jokatu zuen 1939-1944 bitarteko urteetan, hirugarren mailan. Handik Ferencváros taldera igaro zen, lehen mailara. 17 urte besterik ez zituela, debuta egin zuen Hungariako selekzioan, Austriaren aurka. 1945ean Txekoslovakiako Slovan Bratislavak kontratatu zuen. Gero Vasas hungariarrak (Ferencváros ohia) fitxatu zuen, eta selekzioarekin jokatzen jarraitu zuen Hungarian komunismoa nagusitu zen arte. 1948an Hungariatik alde egin zuen, eta Zurichen jarri zen bizitzen. Erromara joan zen, eta poloniar, jugoslaviar, errumaniar eta hungariar iheslarien taldean jokatu zuen Europan zehar erakustaldiak eginez. Espainian Bartzelona taldeak hartu zuen 1951n. Bi urte geroago Espainiako herritartasuna eskuratu zuen. Espainiako selekzioarekin 1953ko uztailean egin zuen debuta, Argentinaren aurka; selekzioarekin 19 aldiz jokatu zuen guztira eta 10 gol sartu zituen. Bartzelonarekin lau titulu irabazi zituen 1957-1960 bitartean: 1958-1959ko Ferietako Kopa, Liga eta Kopa, eta 1959-1960ko Ferietako Kopa. Jokatzeari utzi zionean, Espainiako selekzioaren entrenatzaile izan zen 1982-1986 bitartean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: László Kubala Aldatu lotura Wikidatan