Léon Bonnat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Léon Bonnat
Léon Bonnat
Autorretratua (1855), Orsay Museoa, Paris
Datu pertsonalak
Izen osoa Léon Joseph Florentin Bonnat
Jaio 1833ko ekainaren 20a
Baiona ( Lapurdi)
Hil 1922ko irailaren 8a (89 urte)
Monchy-Saint-Éloi, Oise ( Frantzia)
Margolaritza
Mugimendua Errealismoa

Léon Joseph Florentin Bonnat (Baiona, Lapurdi, 1833ko ekainaren 20a - Monchy-Saint-Éloi, Oise, Frantzia, 1922ko irailaren 8a) margolari errealista zen. Baionako Bonnat museoak haren izena darama, haren bilduma pribatua erakundeari eman ondoren.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionan jaioa, 1846tik 1853ra arte Madrilen bizitzen egon zen bere aitak liburutegi bat sortua bai­tzuen han.[1] Han Madrazotarren lantegian ikasi zuen. Baionara itzulita ikasketak jarraitu zituen 1853an, eta hurrengo urtean Parisera joan, Arte Ederretako Eskolan sartu zen, Léon Cognieten lantegian. Parisen bere erretratuengatik nabarmendu zuen, Velazquez eta beste errealista espainiarren eragina nabari zela.

Areto ofizialera bere erretratuak bidal­tzen hasi zen 1857an, eta Erromako Sariketan bigarren tokia irabazi zuen Lazaroren Berpiztea koadroarekin.

Baionako Udalak Erromara joateko beka bat lortu zion eta han italiar Errenazimentuko maisu handien aur­kikun­tza egin zuen. Espainia, Flandes eta Holandan barrena ibili zen. Parisen bere izen ona haziz zihoan eta Matil­de prin­tzesak bere tertulian onartu ere egin zuen, kultura eta politikako per­tsonaia gailenekin izan zituen harremanak. Erromesak San Pedroren estatua aurrean izeneko koadroa erosi zion 1864an Eugenia enperatrizak.[1]

1869an Parisko Ohorezko Urrezko domina eman zioten. 1888an Ecole des Beaux Arts eskolan katedradun egin zen eta 1905eko maiatzean Paul Dubois zuzendariaren oinordekoa izan zen. Az­kenean Museoetako Kon­tseiluko lehendakari­tza lortu zuen, nazioko bil­duma aberats zezaketen lanak onartu ala baztertu erabaki­tzeko funtzioa harturik. Lehiaketa ofizialetako epaimahaikide jarrita, Manet, Renoir, Monet eta Cézanne‑en lanak epai­tzeko eran­tzukizuna izan zuen.[1]

Léon Bonnatek honako margolariak izan zituen ikasle: Georges Braque, Gustave Caillebotte, Raoul Dufy, Thomas Eakins, Stanhope Alexander Forbes, Othon Friesz, Charles Laval, Raimond Lecourt, Adolphe-Frédéric Lejeune, Auguste Leroux, Alphonse Osbert, Pierre-Gaston Rigaud, Henry Siddons Mowbray, Henri de Toulouse-Lautrec, Gustav Wentzel, Marc-Aurèle de Foy Suzor-Côté eta Henri-Achille Zo.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide distira­tsua koadro erromantiko eta historizistak eginez hasi zuen Bonnat‑ek eta genero guztiei hel­du zien. Giza anatomia guztiz mendera­tzen zuen, Giuseppe Riberaren San Paulo eremutarra imitatu nahi duela dirudien Job biluzian (Bonnat Museoan) eder­ki konproba daitekeenez. Errealismorik handiena iristeko bitartekorik eraginkorrenak erabil­tzen zituen; adibidez, guru­tzil­tzaturiko Kristo bat giharreria egokiarekin margo­tzeko eredutarako balio zion gorpu bat zutik jar­tzen saiatu zen. Hala ulertu egiten da halako errealismo ikaragarri batek ez ziola balioko Jainko Eroslearen herio­tza irudikatzeko. Giza errealitate bizia margotzea zen berak ongien egiten zuena: erretratua. Ez dira mire­tsienak eta jendearen gehien erakar­tzen dutenak lehen aipaturiko erlijioz­ko koadroak, ezta ekial­deko ku­tsua zutenak ere –Gérome margolariarekin 1868an Egipto eta Palestinako lurral­deetara egin zuen bidaiaren ondoren burutu zituen oihalak–, ezta landu zituen genero‑koadroak ere, baizik eta erretraturako zuen dohain berezia. Hain justu, horretan iri­tsi zuen sonarik handiena.

Erretratugilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretratu horietan, marraz­kiaren erabateko zuzentasunaz gainera, jakin badaki Bonnatek izakeran sar­tzen, ez aurpegian eta begiradan islatzen zuen horretan, baita jarrera eta keinuetan ere, beti per­tsonaiaren arimaren al­derdirik noble eta duinena ongi azal­du dadin arreta handia jarriz. Gaur­ko ikuspegitik, Bonnaten erretratuak ez dira mugagabeak. Garaiko gustuen arabera, Bonnatek kanpoko janz­kera gehiegi­txo nabarmen­tzen du; orokorrean gehiegi goresten zuen erretratatua eta –Velazquez eta Rembrandt neurriko historiko handienen kontrastean– bere erretratu guztiak gehiegiz­ko “bukaera”-ren aka­tsa dute.[1]

Bonnat, bere garaiko per­tsonaia handien irudiak margotu zituen:

Bonnaten legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adiskide ba­tzuk eta eredutarako erabili zituen zenbait har­tzekodunek egin ziz­kioten margolanen oparietatik hasita, bil­dumak egiteko grina sortu zi­tzaion. Eta bere bizi­tzako hogei urteetan gehien laztandutako ame­tsa museo bat eraiki­tzekoa izan zen. Bereak ziren koadroak Fran­tziako Estatuari eskaini ziz­kion bera hil zenean, Baionan ezar­tzekotan. Horrela osatu zen gaur egun hiriak duen Bonnat Museoa.Bonnaten inguruan “Baionako Eskola” izenekoa eratu zuen ikasle tal­dea mugi­tzen zen, eta hauen artetik Helêne Feuillet gailendu zen, Baiona Hiriko Udal Margogin­tza Eskola zuzendu zuena; XX. mendeko Iparral­deko margolari ba­tzuk hantxe prestatu ziren.[1]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e   Entziklopedia Enblematikoa (2003), Euskal artearen historia (III): Barrokotik XIX. mendera, Etor-Ostoa .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Bonnat Aldatu lotura Wikidatan