Léon Larribau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Léon Larribau

Bizitza
JaiotzaAngelu1889ko martxoaren 2a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaMosa1916ko abenduaren 31 (27 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Frantziako errugbi selekzioa1912ko urtarrilaren 1a-1914ko apirilaren 13a
7
3
Biarritz Olympique-
CA Périgueux-
 
Posizio edo espezialitateauztartze-erdilaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Lehen Mundu Gerran hildako BOko kideen omenezko oroitarria Aguilera kiroldegian.

Léon-Jean-Aimé Larribau[1][2] (Angelu, 1889ko martxoaren 2Louvemont, Lorrena, 1916ko abenduaren 31) Euskal Herriko errugbilaria izan zen. Lehen Mundu Gerran hil zuten; bere omenez Biarritz Olympique taldearen estadioari ofizialki Léon Larribau izena ipini zioten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Larribau eta Alexandrine Prudeten semea, Angelun jaio eta Biarritzen bizi zen. Lanbidez zapatagina zen.

Errugbi jokalaria, Erdi Melée postua okupatzen zuen eta bere pase luzeengatik famatua zen. Taldeei dagokienez 1912 arte Periguerseko (Okzitania) CA Périgueuxen eta geroago Biarritz Olympiquen aritu zen; gerrara deitu zutenean ekipoko kapitaina zen. Frantziako selekzioan jokatzeko ere aukeratu zuten baina gerrak zapuztu zuen bere errugbilari ibilaldia.

Lehen Mundu Gerrara deitua, sarjentua zelarik 1916an Louvemonten (Meuse, Lorrena) hil zuten. Larribau hil zen herria Verdunetik hurbil dago; hilabete horietan gerrak milaka hildako eragin zituen eskualdean eta herria erabat suntsituta geratu zen. Louvemont gerra amaitu eta gero, sarraski izugarriak gogoratzeko ez berreraikitzea erabaki zen zazpi herrietakoa da[3]. Verdungo Glorieux izeneko "nekropoli nazionalean" lurperatuta dago, 2816 hilobian.

Gerran erakutsitako adoreagatik Croix de Guerre kondekorazioa eman zioten[4]. Léon Larribauk Biarritz Olympiqueren estadioari izena eman zion, 1953tik Aguilera kiroldegiaren izen ofiziala "Léon Larribau estadioa" baita.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako selekzioarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erreferentzia Lehen Mundu Gerran hildako biarriztarren zerrendari buruzko blog honetan.
  2. Iturriek nahasmen handia erakusten dute ustezko Jean eta Léon anaiei buruz; ikerketa sendoenen arabera izen osoak eragindako konfusioa da eta pertsona bakarraren aurrean gaude. Kasua aztertzen duen Rugby et rugbymen pendant la Grande Guerre web orria (eta hurrengoa[Betiko hautsitako esteka] irakurri.
  3. Village détruit de Louvemont (55), Chemins de mémoire webgunean.
  4. MémorialGenWeb[Betiko hautsitako esteka].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]