Léonie Agergarai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Léonie Agergarai
Leonie Agergarai Berria Frantxoa Camus.jpg
Muskildiko auzapez

2010 - 2020
Bizitza
JaiotzaMuskildi, 1952 (70/71 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jardueraknekazaria, politikaria eta erizaina
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEuskal Herria Bai

Marie-Léonie Agergarai (Muskildi, Zuberoa, 1952) Muskildiko erizain, nekazari eta politikari erretiratua da.[1] Muskildiko alkatea izan zen 2010etik 2020ra, baina ez zen berriro aurkeztu. 2014-2020 agintaldian guztira 158 auzapez ziren Ipar Euskal Herrian, eta horietarik 17 bakarrik ziren emakume.[2] [3]

Erizaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaindaria izan da bizi guzian Leonie Agergarai Elbarrituak eta oroz gainetik adinetako jendeak artatu baititu, baina haien etxean. Tai gabe borrokatuz kausitu du etxeetako zerbitzu horren garatzea Zuberoan. Herria eta lurra ere zaintzen ditu: lanean ari baita herritarrak bertan bizi daitezen eta bertan erabaki dezaten, euskaraz.[1]

Parisen eta Pauen (Okzitania) ikasi zuen erizaintza, bietan sartzeko azterketak gainditu baitzituen. Baina laborari-alaba zen eta Pauekoa pribatua zenez ez zen posible; gainera, Parisen familia zuenez, azkenean, harat abiatu zen.[1]

Ikasketak bukatuta Mauleko ospitalean lan egin zuen. Oso gozatu zuen Mauleko aldiaz: herriko jendearekin aritzea eta %80 euskaraz. Alta, Pauerat joan zen urte batez erizain arduraduna izaten ikasteko. Hartatik landa, ordea, ez zuen bere kategoriako lanposturik Maulen, horregatik Akizerat joan zen, etxeko zaintza eta ospitaleratze-zerbitzuko berrogei langileen koordinatzaile gisa, sei urtez.[1]

Baina egun batez, Frantxoa Dascon eta Pierre Luxilo jin zitzaizkion bisitan; Xiberoako herrien arteko sindikatuko animatzailea eta lehendakaria, hurrenez hurren. Ikusi nahi zuten nolakoa zen Akizeko zerbitzua, halakorik ez baitzen Ipar Euskal Herrian: hots, adinetako jendeen ospitaleratzea eta zaintza etxean egitea. Halako bat ireki zuten 1983an Maulen, Xiberoa osorako. Baina bazen Akizekoarekin diferentzia bat: bakarrik artak egiten zituzten etxean, erran nahi baita, etxeko ospitaleratzea gabe. Hartara, bere burua aurkeztu zuen, eta hartu zuten. Xiberoako etxeetako artatze-zerbitzuen elkartean hasi zen hola.[1]

2007ko hauteskunde legislatiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leonie Agergarai, Mendialdeko kantonamenduari buruzko mahai inguru batean beste bost hautetsirekin 2015an, Urdiñarben.[4]

2007ko ekaineko hauteskunde legislatiboetara aurkeztu zen EH bai zerrendan, lehen itzulian (ekainaren 10ean) 10,600 boztik gora lortuz. Halere, 10,781 bozekin (%7.99a), erreferentziatzat hartzen zuen %15 sinboliko horretatik nahiko urrun geratu zen alderdia. Modu honetan, 2002ko euskal abertzaleen emaitzak hobetuko dira (10,600 inguru, %7.42a), 1997ko emaitzak hobetu gabe geratuz (EA + EAJ, 11,297 boza eta sufragioen %9.3a).

Emaitza onenak VI. barrutian lortu zituen (Lapurdi hegoaldea), botoen %9,09 eskuratuz. Halaber,

Abertzaleak sei herritan izan ziren lehen indar politikoa: Muskildin, Ozazen, Bunuzen, Gamarten, Izuran eta Lexantzün. Agergaraik 3,421 boto (%6.57) lortu zituen IV. barrutian (Oloroe-Maule-Donibane Garazi). Barrutia osatzen duten euskal lurraldeetan emaitzak hobeak izan ziren: 3,312 boto (%13.05).[5][6]

Alkatea 3,421 boto (%6.57) lortu zituen IV. barrutian (Oloroe-Maule-Donibane Garazi). Barrutia osatzen duten euskal lurraldeetan emaitzak hobeak izan ziren: 3,312 boto (%13.05).

« Euskal Herria aitzinatu duzu militantismo azkarrez, eta bere gain lana funtsez hartzen duten indarrari esker. Mixel Berhokoirigoin, adibidez. Frantziako sistemak bere mugak oro agertzen dizkizu: gure herrian, baina baita haren ekonomian, etxebizitzan, laborantza kudeaketan, hezkuntza sisteman, hizkuntza politikan... Minak oro notabilismoak eraginak dituzu, inposaturik izan zaizkigun deliberoen ondorio dituzu. »

Léonie Agergarai[1]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Madariaga, Ainize. «Leonie Agergarai: «Adinetakoek beraien biziaz eta buruaz badizute jakitate handia»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  2. (Frantsesez) Mediabask. (2019-12-09). «Musculdy : Léonie Aguergaray s’arrête là» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  3. (Frantsesez) «Mairie Musculdy (64130-Nouvelle-Aquitaine), adresse, horaires et élus» www.la-mairie.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  4. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. «Hustuz doazenak edukiz betetzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  5. (Frantsesez) LARRONDE, Jean-Claude. (2007-06-15). «Les résultats du premier tour des élections legislatives (10 juin 2007) en Iparralde» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  6. «Departamenduko bozak: EH Baiko Leonie Agergarai eta Force 64 ko Pepela Mirande» euskalirratiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]