Léopold Sédar Senghor

Wikipedia(e)tik
Léopold Senghor» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Léopold Sédar Senghor
Léopold Sédar Senghor

Senegalgo lehenbiziko Presidentea
1960 – 1980
Ondorengoa Abdou Diouf

Jaiotza 1906ko urriaren 9a
Joal, Senegal
Heriotza 2001eko abenduaren 20a
Verson, Frantzia
Alderdi Politikoa Senegalgo Alderdi Sozialista
Ezkontidea Colette Hubert
Lanbidea Olerkaria, idazlea
Erlijioa Katolikoa


Léopold Sédar Senghor (Joal, Senegal, 1906 - Verson, Frantzia, 2001) Senegalgo estatu-gizona eta frantsesezko poeta izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dakarren ikasketak hasi ondoren, Parisa joan zen, eta Sorbonan osatu zituen. Garai hartan, L'Étudiant Noir (Ikasle Beltza) aldizkaria sortu zuen, Afrikako kulturaren balioa aldarrikatzeko. Frantzian irakasle izan ondoren, bi urte eman zituen Alemaniako kontzentrazio-esparru batean, eta Frantziako Erresistentziarekin borrokatu zen gero. Aipagarri da garai hartan idatzi zuen Chantes d'ombre (1945, Itzaleko kantuak) poesia-bilduma.

Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Senegalgo diputatu hautatu zuten Frantziako Nazio Biltzarrerako. 1948an, Senegalgo Batasun Demokratikoa sortu zuen, eta 1960an Senegalgo errepublika berriko lehendakari hautatu zuten.

Hogei urtez izan zen Senegalgo lehendakari, eta sozialismo moderatuaren moldeak jarraitu zituen, baina haren aurka jarri ziren nazionalista erradikalak. 1984an, Frantses Akademiako kide egin zuten. Harenak dira, bestalde, Ethiopiques (1956) eta Nocturnes (1961) poesia-bildumak.

Afrika beltzaren defentsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

≪Frantzia Gizakiaren eta Unibertsoaren neurrira berregiteko laguntza eskatu digute. Guk onartu dugu, baina ez da beharrezko metropoliak gu engainatzen saiatzea. "Beltz ona" hil da; paternalismoek euren segizioa egin behar dute: eurek hil dute urrezko arrautzadun oiloa. Hiru mende giza salerosketan eta mende bat okupazioan ez dira nahikoa izan gu doilortzeko; irakatsitako doktrina guztiek (eta arrazionalistak ez dira inperialisten artean bigunenak) ezin izan digute gutxiago garela sinestarazi.

Elkartasuna nahi dugu duintasun eta ohorean, baina ez vichyssoise erako "elkartasuna" (uretatik pasatuta). Aspertuta gaude hitz onak hartzen (nazka emateraino), mespretzuzko sinpatiaz; justizia ekintzak behar dira. Senegaleko aldizkari bates zioen: "Gu ez gara separatistak, baina hirian berdintasuna nahi dugu". Ongi esan dugu: BERDINTASUNA.

Besteak beste nahi ditugu:

1. [[Konstituzioak Gizakiaren Eskubideen Deklarazioa osa dezala, gizabanakoen askatasun eta berdintasunari, herriena ere arrazena gehituz.

2. Herriaren [[ohiturak hautsi eta batzuetan euren izpiritua kendu ondoren, metropoliak ez dezala erabakirik hartu herri horren interesen berri galdetu gabe eta bertakoei euren erakundeak aldatzen utz diezaiotela.

3. Kontsultarako barik eztabaidarako batzarrak egon daitezela eta Koloniari ardura dioten gai guztietako galde diezaiotela.

4. Prestakuntza eta hezkuntzan ahalegin handia egin dadila.

5. Bertakoak, titulu berdinekin, adminiztrazioko zeregin guztietan partu ahal izan dezatela eta zeregin berdinetan tratamendu bera har dezatela.

6. Justizia bera izan dadila bertakoentzat eta europarrentzat eta horrek eskatzen du "indigenaren kodigoa" baztertzea.

7. Lan bortxatuak, ematen zaion izena emanten zaiola, guztiz desager daitezela.≫

Léopold Sédar Senghor, "Esprit". 1945eko maiatzak 1.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léopold Sédar Senghor Aldatu lotura Wikidatan