Lê Ðức Thọ

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lê Ðức Thọ
LeDucTho1973.jpg
Bizitza
Jaiotza Hà Nam1911ko urriaren 14a
Herrialdea  Vietnam
Heriotza Hanoi1990eko urriaren 13a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak Vietnamera
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Vietnamgo Gerra
Sinesmenak
Alderdi politikoa Vietnamgo Alderdi Komunista

Lê Ðức Thọ —jaiotza-izena: Phan Đình Khải— (Nam Ha, Vietnam, 1911ko urriaren 14a - Hanoi, 1990eko urriaren 13a) politikaria izan zen. Indotxinako Alderdi Komunista sortu zuen 1930ean, eta handik gutxira atxilo hartu zuten, baina Txinara ihes egitea lortu zuen 1940an. Vietminhen ordezkaria izan zen 1949az geroztik, eta gerrillako estatu goreneko buruzagia 1966tik aurrera. Vietnamen ordezkaria izan zen 1968-1973 urteetan, hots, bake negoziazio garaian. 1973an Bakearen Nobel saria jasotzeari uko egin zion, Henry Kissinger, Estatu Batuetako politikaria, saria jasotzeko izendatua izan baitzen. Vietnamgo Alderdi Komunistako idazkaritza nagusira eta politburoko partaide izatera iritsi zen 1976an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]