Edukira joan

Língua geral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Língua geral
Datu orokorrak
Lurralde eremuaBrasil
Hiztunak0
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
EskualdeaHego Amerika
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza autoktono
Ameriketako jatorrizko hizkuntzak
Tupi hizkuntzak
Tupi–Guarani (en) Itzuli
Tupi (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak

Língua geral (euskaraz: «hizkuntza orokorra»)[1] Brasilen sortu zen lingua franca da, tupi hizkuntza eta portugesaren nahasketatik sortua eta XVII. mendetik XX. mendearen hasierara arte erabilia. Bi aldaera nagusi zituen: iparraldekoa (Amazoniako hizkuntza orokorra ere deitua) eta hegoaldekoa (São Pauloko hizkuntza orokorra ere deitua). XIX. mendean, iparraldeko aldaerak nheengatu hizkuntzaren oinarri gisa balio izan zuen. Nheengatu gaur egunera arte mintzatzen da Rio Negro ibaiaren goialdean, Brasil, Venezuela eta Kolonbiaren arteko mugan, eta língua geral desagertutzat jotzen da.[2]

Gaur egungo Brasilgo toponimo asko língua geral hizkuntzatik datoz, hala nola: Aricanduva, Baquirivu-Guaçu, Batovi, Batuquara, Aracu, Paraná, Bicuíba, Biriricas, Amapá, Aracuí, etab.[3]

Lexikoaren konparaketa (Rodrigues 1986):[4]

Euskara Portugesa Antzinako tupia (XVII. mendea) São Pauloko língua geral (XVIII. mendea) Amazoniako língua geral (XVIII. mendea) Amazoniako língua geral (XX. mendea)
haurra criança pitánga mitánga taína taína
aita pai túba ru páia páia
ama mãe sy sú máia mãia
arropa roupa aóba aóva óba xirúra
kapela chapéu akángaóba xapéw akangaóba xapéwa
jostorratza agulha itámirĩ abí awí
lapikoa panela ia’ẽpepó já’ẽpepó panéra
bat um oiepé ñepeĩ ojepé iepé
amaitu da acabou-se opáb opá opáw upáw
erortzen naiz eu caio a’ár a’á a’ár xa’ári
altxatzen dut eu ergo asupír amojupí amopu’áme xamupu’áma
itzaltzen dut eu apago aimowéb amowé amowéw xamuéw
jaiotzen da nasce oár osẽ osémo usémo
ez duzu entzuten você não ouve neresenúbi neresenúi nitíw resenú intí resenú
beltzez tindatu tingir de preto moún úna japó mopixúne mupixúna
bataiatu batizar moiasúk seróka serók muserúka

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Ormazabal, Estebe. «João Azpilcueta-Navarro (1522-1557), lehenengo euskalduna Brasilen» Euskonews 2006-03-03 (kontsulta data: 2025-08-10).
  2. ↑ (Portugesez) Navarro, Eduardo de. (2013). Dicionário de Tupi Antigo: a língua indígena clássica do Brasil. São Paulo: Global, 537 or. ISBN 9788526019331..
  3. ↑ (Portugesez) Navarro, Eduardo de. (2013). Dicionário de Tupi Antigo: a língua indígena clássica do Brasil. São Paulo: Global, 620 or. ISBN 9788526019331..
  4. ↑ (Portugesez) Rodrigues, Aryon Dall'Igna. (1986). Línguas brasileiras: Para o conhecimento das línguas indígenas. São Paulo: Loyola.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]