Lúcio Ignácio Baumgaertner
| Lúcio Ignácio Baumgaertner | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1995eko abenduaren 27a - 2007ko urriaren 31 ← Armando Círio (en) Elizbarrutia: Cascavelgo artxidiozesia
1983ko uztailaren 2a - ← Geraldo Majella Agnelo (en) Elizbarrutia: Toledoko elizbarrutia | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Farroupilha, 1931ko irailaren 2a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | 2023ko apirilaren 1a (91 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | portugesa | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Lúcio Ignácio Baumgaertner (Farroupilha, 1931ko irailaren 2a – Cascavel, 2023ko apirilaren 1a) brasildar elizgizon katolikoa izan zen. 1983tik 1995era Toledoko apezpikua izan zen eta 1995etik 2007ra Cascavelgo artzapezpikua.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Baumgaertner eta Ottilia Flach Baumgaertner alemaniar-brasildarren semea, Lúcio Ignácio Baumgaertner Farroupilhan jaio zen 1931ko irailaren 2an.[1] Eliza ikasketak Caxias do Sulgo apaizgaitegi txikian hasi zituen. Filosofia São Leopoldoko Sortzez Garbiaren apaizgaitegi zentralean ikasi zuen, eta Teologia Viamãoko apaizgaitegi zentralean. Pedagogia, Hezkuntza Orientazioa eta Zuzenbide Zientzietan ere lizentziatu zen.[2] 1957ko abenduaren 1ean apaiztu zen Bento Gonçalvesen, Caxiasko elizbarrutian inkardinatuta geratuz.[3]
1983ko uztailaren 2an, Joan Paulo II.a aita santuak Toledoko apezpiku izendatu zuen. 1983ko urriaren 12an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Farroupilhan, eta azaroaren 20an kargua hartu zuen. 1995eko abenduaren 27an Cascavelgo artzapezpiku metropolitar izendatu zuten.[3]
2007ko urriaren 31n erretiroa hartu zuen adinagatik, eta Benedikto XVI.a aita santuak Mauro Aparecido dos Santos izendatu zuen bere kargurako.[4]
Cascavelen hil zen 2023ko apirilaren 1ean, 91 urte zituela, biriketako infekzio baten ondorioz.[5]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Enrico Enríquez artzapezpikua (1743)
- Manuel Quintano Bonifaz artzapezpikua (1749)
- Buenaventura Fernández de Córdoba y Spínola kardinala (1761)
- Giuseppe Maria Doria Pamphilj kardinala (1773)
- Pio VIII.a aita santua (1800)
- Pio IX.a aita santua (1827)
- Gustav Adolf von Hohenlohe-Schillingsfürst kardinala (1857)
- Angelo Di Pietro artzapezpikua (1866)
- Cláudio José Gonçalves Ponce de Leão apezpikua (1881)
- João Batista Becker artzapezpikua (1908)
- Antônio Zattera apezpikua (1942)
- Benedito Zorzi apezpikua (1946)
- Lúcio Ignácio Baumgaertner artzapezpikua[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Portugesez) «Cortejo de Dom Lúcio segue até o cemitério central» Catve 2023-04-02 (kontsulta data: 2025-10-04).
- ↑ (Portugesez) «Dom Lúcio Ignácio Baumgaertner» Diocese de Toledo (kontsulta data: 2025-10-04).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Archbishop Lúcio Ignácio Baumgaertner †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-10-04).
- ↑ (Italieraz) «Rinuncia dell'Arcivescovo Metropolita di Cascavel (Brasile) e nomina del successore» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2007-10-31 (kontsulta data: 2025-10-04).
- ↑ (Portugesez) «Morre Dom Lúcio Ignácio Baumgaertner, arcebispo emérito de Cascavel» CGN 2023-04-01 (kontsulta data: 2025-10-04).