Edukira joan

Lüganuse landa-udalerria

Lüganuse landa-udalerria
landa-udalerria
Administrazioa
Herrialdea Estonia
Konderri Ida-Viru konderria
Geografia
Koordenatuak59°23′00″N 27°02′00″E / 59.383333°N 27.033333°E / 59.383333; 27.033333
Mapa
Azalera598,63 km²
MugakideakViru-Nigula landa-udalerria, Vinni landa-udalerria, Alutaguse landa-udalerria, Kohtla-Järve City (en) Itzuli eta Toila landa-udalerria
Demografia
Biztanleria8.250 (2023ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea14 bizt/km²
lyganuse.ee

Lüganuse landa-udalerria (estonieraz: Lüganuse vald) Estoniako ipar-ekialdeko landa-udalerri bat da, Ida-Viruko konderrian dagoena. 2017ko Estoniako administrazioaren berrantolaketaren ondorioz eratu zen, Lüganuse, Kiviõli eta Sonda landa-udalerriak batu zituena.[1] Aurreko Lüganuseko Udalak uko egin zion beste udalerriekin batzeari eta auzia Estoniako Auzitegi Gorenera eraman zuen, baina Auzitegi Gorenak batzeko agindua berretsi zuen.[2]

Udalerriak 599 km²-ko azalera du eta 2025eko datuen arabera 8.042 biztanle zituen. Hau da, 13,43 biztanle/km²-ko dentsitatea.[3]

Biztanleguneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lüganuse udalerria Kiviõli eta Püssi hiriek, 3 herrik eta 48 herrixkek osatzen dute.

Herriak Erra, Lüganuse eta Sonda dira.

Bestalde, 48 herrixkak honako hauek dira: Aa, Aidu, Aidu-Liiva, Aidu-Nõmme, Aidu-Sooküla, Aruküla, Arupäälse, Aruvälja, Hirmuse, Irvala, Jabara, Koolma, Kopli, Kulja, Liimala, Lipu, Lohkuse, Lümatu, Maidla, Matka, Mehide, Moldova, Mustmätta, Oandu, Ojamaa, Piilse, Purtse, Rebu, Rääsa, Salaküla, Savala, Sirtsi, Soonurme, Tarumaa, Uniküla, Varja, Veneoja, Virunurme, Voorepera, Erra-Liiva, Ilmaste, Koljala, Nüri, Satsu, Uljaste, Vainu, Vana-Sonda eta Varinurme.

Udalerriko biztanleria beheraka doa, bilakaeraren grafikoan ageri denez. Esaterako, 2018an 8.743 biztanle zituen. 2025ean, ordea, 8.042 biztanle.[3]

Biztanleriaren tamainaUrtea8200830084008500860087008800201820192020202120222023Lüganuse landa-udalerriaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]