LIFE programa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
LIFE programaren logotipoa

LIFE programa Europar Batasunak ingurumenaren aldeko proiektuak finantzatzeko darabilen tresna da, 1992an sortua. Helburu orokor hau du: Europar Batasunak ingurumen arloan dituen politika eta legeak gauzatzen, eguneratzen eta garatzen laguntzea. Horretarako, Europako balio erantsia duten proiektu pilotuak edo proiektu erakusgarriak finantzatzen laguntzen du.[1]

Europar Batasuneko kide diren Estatuetako, kide izateko hautagai diren Estatuetako, eta Europar Batasunak mugakide dituen herrialdeetako proiektuak finantzatzen ditu.[2]

Euskal Herrian ere hainbat proiektu finantzatzen lagundu du, hala nola Araban ur ipurtatsa babestekoa,[3] Aiako Harriaren natura parkean pagadi azidofiloak eta harizti galaikoportugesak kontserbatu eta lehengoratzekoa,[4] eta Nafarroan ur ipurtatsa babestekoa.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. About LIFE, LIFE programaren webgunean.
  2. LIFE programaren webguneko hasiera orria.
  3. Eneko Imaz Amiano eta Uhaina Atxotegi Alegria: «Iraungo ote du bisoi europarrak?», Elhuyar, 189. zenbakia, 2003-07-01.
  4. LIFE Aiako Harria proiektuaren webgunea.
  5. Nafarroako Gobernuak Bruselan sari bat jaso du ur-ipurtatsa defendatzeko proiektuarengatik, Nafarroako Gobernuak emandako prentsa oharra, Nafarroako Gobernuaren webgunea, 2009-06-25.