LOLCODE

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

LOLCODE programazio lengoai esoterikoa da, interneten famatuak diren Lolcat memetan oinarrituta dagoena. Lengoaia 2007. urtean sortu zen Adam Lindsayren eskutik, Lancaster unibertsitateko konputazio departamentuko ikertzailea.

Lengoaiaren egitura eta adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LOLCODE lengoaiaren aginduak Lolcat irudiek erabiltzen duten hitz laburtu eta konprimatuak dira. Hurrengo adibideek kaixo mundua pantailaratzea eta fitxategi batetik irakurtzea dira.

1.Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HAI
CAN HAS STDIO?
VISIBLE "HAI WORLD!"
KTHXBYE
Kodea Esanahia
HAI LOLCODE programa guztietan, HAI rograma abiarazten du.
CAN HAS [LIBURUTEGIA]? Programazio lengoaia askotan bezala lehenengo aginduetariko bat sarrera/irteera liburutegia sartzea izango litzateke. Normalean #include <stdio.h> bezalako agindu batek egiten du(stdio sarrera/irteera estandar liburutegia da). Komando hau, sarkastiko bezala eratu dena, galdetzen du ea liburutegia atzitu daitekeen, eta hartuz, eta bestela, errore mezua pantailaratuko du.
VISIBLE [MEZUA] Mezu bat pantailaratuko du.
KTHXBYE HAI komandoak programa abiarazten duen bezala, KTHXBYE («Okay thanks, bye» esan nahi duena («Ondo eskerrik asko, agur») komandoak amaitzen du.

2.Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HAI
CAN HAS STDIO?
PLZ OPEN FILE "LOLCATS.TXT"?
    AWSUM THX
        VISIBLE FILE
    O NOES
        INVISIBLE "ERROR!"
KTHXBYE

Adibide honetan fitxategi bat irekitzeko agindua dago, PLZ OPEN FILE "NAME"?«Please try to open a file?» («Mesedez, fitxategia ireki dezakezu?») eta salbuespenak hartzeko kontrola, AWSUM THX«Awesome, thanks!» («¡Harrigarria, eskerrik asko!»), eta O NOES («Oh ez!»).

3.Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HAI
CAN HAS STDIO?
I HAS A VAR
IM IN YR LOOP
   UP VAR!!1
   VISIBLE VAR
   IZ VAR BIGGER THAN 10? KTHX
IM OUTTA YR LOOP
KTHXBYE

Adibide honek 1-10 tarteko zenbakiak pantailaratzen ditu.

Erlazionatutako proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LOLCODE LOLPython lengoaia oinarritu du, Andrew Dalke programatzaileak idatzitakoa. LOLPython-ek LOLCODEren antzeko sintaxia erabiltzen du, baina Python lengoaiaren estiloarekin.

Nano, Vim edo Eclipse programentzako sintaxi koloreztatzaileak daude.