La última palabra de Juan Elías

Wikipedia, Entziklopedia askea
'La última palabra de Juan Elías'
Datuak
Argitaratze-data2017ko maiatzaren 24a
GeneroaThriller
Polizia eleberria
Nobela beltza
HizkuntzaGaztelania
HerrialdeaEspainia
Orrialdeak384
ISBN9788417001056

La última palabra de Juan Elías (euskaraz Juan Elíasen azken hitza) Pau Freixas eta Claudio Cerdánek idatzitako nobela bat da, 2017ko maiatzaren 24an Ediciones B argitaletxeak kaleratu zuena. Liburua Sé quién eres telesailaren jarraipen literarioa da, eta Telecinco telebista-katearen telesailean jazotakoaren ondoren gertatutako istorioak kontatzen dira bertan.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norbaitek Juan Elíasen familia eraso du. Suizidio bat ematen duen hilketa batek uste baino sekretu gehiago ezkuta ditzake. Erruduna nor izan den aurkitzea, hilketa honek Ana Sauraren desagerpenarekin zerikusirik duen ikertzea eta Juan eta Alicia nork akabatu nahi dituen jakitea dira Juan Elíasek ikertuko dituen gauza batzuk. Oraingoan ez da defendatu edo ihes egin behar, egia guztia deskubritzeko kontraeraso baizik, egia hori mingarria bada ere.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Elías: istorio honetako protagonista da. Azkarra eta ospe oneko abokatua, gertatutakoa ikertzeko prest dago, baita erruduna kontraerasotzeko eta egia guztia jakiteko ere. Bere familiarengatik noraino iristeko prest dagoen erakutsiko digu nobelak.
  • Alicia Castro: Juan Elíasen emaztea da. Bere seme-alabak asko maite ditu, eta ez du onartzen inork hauek ikutzea, baina hau gertatzen denean, Alicia mendeku bila azalduko da, eta bere eskuetan dagoen guztia egingo du honen atzean nor dagoen jakiteko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]