La 2 —historian zehar, la UHF, La Segunda Cadena, Cadena II eta TVE-2 edo TVE 2 izenez ezaguna— Espainiako telebista publikoko katea da. 1965ekourtarrilaren 1ean hasi zen probak emititzen, 1966koazaroaren 15ean emisio erregularra hasi zuen eta 2000 urtean eguneko 24 orduetan emititzen hasi zen.
TVE 1 ez bezala, joera intelektualagoa dauka. Bereziki naturari buruzko dokumentalak, zinema klasikoa edo independentea, AEBtako telesail alternatiboak eta ikerketa erreportajeak dira bere programazioko eduki garrantzitsuenak.
"Al filo de lo imposible" goi-mendietan eta bestelako muturreko egoeretan egindako dokumental saioa da, 1982tik 200 lan baino gehiago egin dituztelarik. Kateak ekoiztutako saio ezagunenetarikoa da.