La Amistad Nazioarteko Parkea

Koordenatuak: 9°24′18″N 82°56′10″W / 9.405°N 82.9361°W / 9.405; -82.9361
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Amistad Nazioarteko Parkea
Kokalekua, Panama eta Costa Rica
Koordenatuak9°24′18″N 82°56′10″W / 9.405°N 82.9361°W / 9.405; -82.9361
La Amistad Nazioarteko Parkea is located in Panama
La Amistad Nazioarteko Parkea
La Amistad Nazioarteko Parkea
La Amistad Nazioarteko Parkea (Panama)
Azalera4.188 km²
Izendapenanazioarteko parke
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera1988
Webguneahttp://www.anam.gob.pa/joomla/index.php?option=com_content&view=article&id=320&Itemid=322&lang=es

La Amistad Nazioarteko Parkea (PILA ere deitua, Parque Internacional La Amistad) mugaz haraindiko parkea da. Costa Ricako eta Panamako gobernuek elkarrekin sortu zuten, Costa Ricako Talamancako mendikatearen erreserba eta Panamako La Amistad parke nazionala erakunde bakar batean elkartu zituztenean. Zuzendaritza bi nazioen artean partekatzen dute. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen parkea 1983an, eta Bakearen Nazioarteko Parke izena eman zioten, 1988ko Unescok emandako gomendioari jarraituz.

La Amistad nazioarteko parkea eta inguruko eremuak.

401.000 hektareako azalera du. Costa Ricakoak 193.929 ha dira, San José, Cartago, Limón eta Puntarenas probintzietan, eta oso zaila da hara iristea. Panaman 207.000 ha dira, eta horiek ere zailak dira bisitatzeko. Panama aldeko zati handi bat oraindik aztertu gabe dago, eta Bocas del Toro eta Chiriqui probintziak hartzen ditu, baita Naso Tjër Di eskualdea ere.

Batez ere plubisilbaz osatuta dago, eta Talamancako mendikatearen inguruan biltzen da. Han daude bi herrialdeetako gailurrik altuenak.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihan tropikaleko eremu batean dago parkea. PILA parkea biodibertsitate handikoa da, bai Panaman bai Costa Rican

  • Ugaztunak: PILA honetan ugaztun-espezie batzuk aurkitu dira, hala nola, jaguarra, puma, okelotea, pizotea, saiotza, tapiza, hiru hatzeko nagia, katagorri tximinoak, tximu aullatzaileak, kaputxinoak, armiarmak eta aotus. Azken hori parkeko Panama-aldean ikusi da, baina animaliek muga artifizial hori ezagutzen ez dutenez suposatzen alde bietan ibiliko direla. Panamako PILA ez da guztiz aztertu, eta biologoak eta zientzia inoiz iritsi ez diren leku asko hartzen ditu, oso iristezinak baitira.
  • Hegaztiak: Panamako aldean 550 espezie identifikatu dira, herrialdean erregistratutako 986 hegazti-espezieen %50 baino gehiago. Bestalde, 450 bat espezie erregistratu dira Costa Ricako aldean, hau da, Costa Ricako 845 espezieen %51. Besteak beste, honako hauek nabarmentzen dira: trepatroncos alacastaño, colibrí gorgiblanco, quetzal, pava beltza, indioilarra, harpia arranoa, guacamayak eta beste espezie batzuk.
  • Narrastiak: 2004an, ANAMen lan batek 25 narrasti-espezie erregistratu zituen parkeko Panama aldean. 2005ean, INBiok 29 espezie erregistratu zituen Costa Ricako aldean.
  • Anfibioak: 2004an, ANAMek 32 espezie erregistratu zituen Panaman. Eta 44 espezie Costa Rican.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]