La Belle Personne

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:20, 22 urtarrila 2016


La Belle Personne Christophe Honorék zuzendutako eta 2008. urtean sortutako frantziar drama da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmaren argumentua XVII. mendeko La Princesse de Clèves frantziar nobelan oinarrituta dago. Bere amak hil ostean, Junie (Léa Seydoux) bere lehengusu Mathias (Esteban Carjaval-Alegria) joaten den eskolara. Hainbat pertsonen atentzioa hartzen du, bereziki Otto (Grégoire Leprince-Ringuet) eta Nemours (Louis Garrel) bere italiar irakaslea. Italiar klasea, Maria Callas Lucia kanta abesten duenean Junie klasetik negarrez ateratzen da, gauzak bere lekuan utzirik. Orduan, Nemoursek Junieren argazki bat hartzen du eta jotzen du. Geroxeago, Nemours bere atzetik ibiltzen da, Juniek sentimendu ezberdinak baditu ere. Hain maiteminduta dago Nemours, non bere erlazioak Florence Perrinekin, irakaslea (Valerie Lang), eta Marierekin, ikaslea (Agathe Bonitzer). Txango batean, Nemours Mathiasen eserlekuan esertzen da eta amodiozko gutuna erortzen zaio poltsikotik. Mariek, gutuna ikustean, eskola osotik zabaltzen du. Junie, gutuna irakurtzean, triste geratzen da, pentsatzen duelako Nemorus beste pertsona batengan maiteminduta dagoelako. Mathias Nemoursengana joaten da eta explikatzen dio gutuna beste mutil batena, Martin, zela; ondorioz, eskatzen dio esatea gutuna berarena zela. Otto-ren Errusierako klaseko bati eskatu egiten zaio espiatu egin dezala Juniek Ottorekin hartutako jarrera hotz eta Nemoursek Junierrekin hartutako jarrera goxoaren ostean. Mutikoak musus nahastu egiten da eta Otto Junirekin liskarra izaten du gaizki ulertuagatik. Neskatoak gertatutakoa gaitzetsi eta etxera alde egiten du. Hurrengo egunean Ottok bere buruaz beste egiten du eskolako leiho batetik behera botata. Ottok bere buruaz beste egitan, Junie ez da eskolara hiru astetan joaten eta berriz bueltatzen da Nemoursek Mathiasi esaten dionean semestre amaierarate baja hartuko duela gaixotasuna dela eta. Nemours Junieren atzetik badil eta azken honek hurbiltzea erabakitzen du. Nemoursek hitz egiteko denbora eskatzen dio eta biak hiritik umeak bezala aritzen dira korrika. Mutikoak bere gelara eramaten du Junie eta maitasunaz hasten dira hizketan. Bere etxean daudela hurrengo eguneko arratsaldeko 5etarako hitzordu bat egiten du. Hala ere, hurrengo egunean Nemours 7ak arte egoten da itxaroten eta beranduago Mathiaasi deitzen dio. Nemous deprimitu egiten da eta besteari kontatzen dio Junie aurreko egunean alde egin zela. Gainera, esaten dio Juniek esan ziola ez zela berriz bueltatuko eta ez zutela berriz elkar ikusiko. Horrela pelikularen amaieran Juniek barku bat hartzen du lurralderen batera.[1]

Aktoreen zerrenda

Bitxikeriak

  • Pelikula hau lau asteetan filmatu zen, 2007ko abenduaren 27tik, 2008ko urtarrilaren 30arte. Lekuari dagokionez, Molière ikastetxean, Parisko 16. barrutian. Filmaren zati ugari Paris hiriburuan eta bi metro geltokietan: Passy eta Gare de la Quai.
  • Chiara Mastroiannik cameo bat egiten du Juniek kafe batean eserita dagoenean. Horrez gain, berak Junieren papera interpretatzen du beste film batean, La Lettren.

Erreferentziak

Kanpo loturak