La Bohémienne endormie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
La Bohémienne endormie
Lotan daogen emakume ijitoa
Henri Rousseau 010.jpg
Jatorria
Sortzailea Henri Rousseau
Sorrera-urtea 1897
Jatorrizko izenburua La Bohémienne endormie
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 200,7 zentimetro
Altuera 129,5 zentimetro
Deskribapena
Kokapena
Lekua New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Bilduma New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Inbentarioa 646.1939
www.moma.org/collection/works/80172

La Bohémienne endormie (euskaraz: Lotan daogen emakume ijitoa) Henri Rousseau margolariak 1897an egindako olio-pintura da, haren maisulanetakotzat hartzen dena. Egun New Yorkeko Museum of Modern Art delakoan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rousseauk margolan hau XIII Salon des Indépendants erakusketan aurkeztu zuen lehen aldiz. Bere hasierako helburua Laval herriko alkateari saltzea zen baina ez zuen lortu; Rousseau herri horretan jaioa zen. Azkenik, Parisko ikatzaren salerosian ibiltzen zen merkatari bati saldu zion; bilduma partikular horretan 1924 arte egon zen. Urte horretan Louis Vauxcelles arte-kritikariak aurkitu zuen eta urte berean Parisen bizi zen Daniel-Henry Kahnweiler arte-martxanteak erosi zuen. Une hartan margolana polemikoa bihurtu zen zeren eta zenbait espezialistek haren jatorria zalantzan jarri baitzuten. 1939an Simon Guggenheimek erosi zuen eta MoMA museoari eman zion. Geroztik New Yorkeko museo ospetsuan ikus daiteke.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egilea berak horrela deskribatu zuen: "Beltz errari bat, mandolin jolea, lo sakonean lurrean dago, nekeak erabat gaindituta, bere pitxerrarekin (ura edateko pitxerra). Lehoi bat ondotik pasa da; emakumearen usaina nabaritu du baina ez du jan. Oso poetikoa den ilargiak sortutako argiaren efektua dago."

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]