La Bougie du Sapeur

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Bougie du Sapeur
La bougie du sapeur.png
La bougie du sapeur.png
Mota Umorezkoa
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1980ko otsailaren 29a
Hizkuntza Frantses
Argitaratze lekua Paris
Banaketa
Banatze-eremua  Frantzia
Maiztasuna Lau urtekaria
Historia
Sortzailea Jacques Debuisson,
Christian Bailly
Zuzendaria Jean d'Indy
Identifikadoreak
ISSN 0761-6147

La Bougie du Sapeur (Zulatzailearen Kandela 1980tik Frantzian kaleratzen den umorezko egunkaria da. Haren ezaugarri nagusia otsailaren 29an plazaratzen dela da, hau da, lau urtetatik bat, urte bisurtetan alegia. Horren arabera 400 urtetan 97 aldiz atera beharko luke.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkariaren izena Christophe komikilariak sortutako "Camembert zulatzailea" pertsonaiari oroimenez aukeratu zen. Pertsonaia otsailaren 29an jaio zen eta, ondorioz, urtebetetzea lau urtetan behin ospatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an La Bougie du Sapeur - Dimanche argitaratu zen, egunkariaren zazpigarren zenbakiaren gehigarri moduan. Proposamena otsailaren 29a igandea denean berriro ere ateratzea, gutxi gorabehera 28 urtetan behin. Hurrengo zenbakia 2032ko otsailaren 29an atera beharko dute. 2008an, bestetik, La Bougie du sapeur - Madame gehigarriaren lehenengo zenbakia argitaratu zen; 2012an La Bougie du Sapeur - Coquine gehigarriak ordezkatu zuen.

Egunkariaren datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko egunkariak 200.000 ale kaleratu zituen. Sortzaileak Jacques Debuisson eta Christian Bailly izan ziren. Erredakzio-burua Jean d´Indy da. 2008an bildutako dirua nerabe autistei laguntzeko elkarte batera joan ziren. [1] Egunkariak lehenengo zenbakitik harpidetza egiteko aukera eskaintzen du. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]