La Carballeda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eskualdearen kokapena Zamorako probintziaren barruan.

La Carballeda (astur-leoneraz La Carbayeda) Zamorako probintziaren iparraldean dagoen eskualdea da. 1,216.54 km2-ko azalera dauka eta 3.506 biztanle zituen 2008an (2.88 bz/km2).

Mombuey herriburua da, gaur egun udalerririk populatuena ez bada ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapen geografikoari dagokionez, mendebaldean Sanabria, iparraldean La Cabrera eskualdea (Leongo probintzia), ekialdean Benavente y Los Valles, hego-ekialdean Tierra de Tábara, hegoaldean Aliste eta hego-mendebaldean Bragançako barrutia (Portugal) eskualde mugakide ditu.

Tera ibaiak eta bere adarra den Negro ibaiak eskualdea zeharkatzen dute, Cabrera Baja eta Culebrako mendilerroen artean.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Udalerria Azalera Biztanleak (2008) Herriak
Cernadilla 36.33 166 Anta de Tera, San Salvador de Palazuelos eta Valdemerilla.
Espadañedo 77.78 171 Carbajales de la Encomienda, Farmamontanos de la Sierra, Letrillas, Utrera de la Encomienda eta Vega del Castillo.
Justel 50.67 122 Quintanilla eta Villalverde.
Manzanal de Arriba 131.7 436 Codesal, Folgoso de La Carballeda, Linarejos, Pedroso, Sagallos, Sandin eta Santa Cruz de Los Cuérragos.
Manzanal de los Infantes 64.76 149 Donadillo, Dornillas, Lanseros, Otero de Centenos eta Sejas de Sanabria.
Molezuelas de la Carballeda 34.68 89
Mombuey 41.31 438 Fresno de la Carballeda eta Valparaíso.
Muelas de los Caballeros 66.74 236 Donado eta Gramero.
Otero de Bodas 49.94 210 Val de Santa María.
Peque 38.9 174
Rionegro del Puente 53.69 331 Santa Eulalia del Río Negro, Valleluengo eta Villar de Farfón.
Villardeciervos 84.32 491 Cional eta Manzanal de Abajo.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]