La Custodia

Koordenatuak: 42°30′10″N 2°23′28″W / 42.50286731°N 2.39122745°W / 42.50286731; -2.39122745
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Custodia
arkeologia-aztarnategia
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaViana
Geografia
Koordenatuak42°30′10″N 2°23′28″W / 42.50286731°N 2.39122745°W / 42.50286731; -2.39122745
Map
Demografia

La Custodia egungo Vianan dagoen aztarnategi arkeologikoa da, Paleolito, Brontze Aroa, Burdin Aroa eta erromatar aztarnak dituena[1].

Aztarnategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vianako erdigunetik 1,5 kilometrotara kokatuta dago, bi erreken lotunean. Lehendabiziko lanak 1973ko uztailean Amparo Castiellak zuzendutako arkeologo talde batek egin zuen. Bertan sei tessera edo laguntasun-itun aurkitu dituzte, Jürgen Untermann hizkuntzalariak ikertu zituenak[2]. Arkeologoek 139 moneta ere topatu dituzte, inguruko txanpon-etxeetan eginak (Areikoratikos, Bolskan, Sekaisa, Sekobirikes, Uarakos, Barskunes eta beste hamabi).

1991n Vianako Udalak arau subsidiarioak ezarri zituenean, aztarnategia babestu zuen, gero 62/1994 Foru Aginduak, martxoaren 2koa, egingo zuen bezala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tito Livioren arabera, k. a. 77an Sertoriok, bere gudarosteekin batera, Ebroren ibilbidea jarraitu zuen, Bursao (Borja), Cascantum (Cascante), Graccurris (Alfaro) eta Calagurris (Calahorra) zeharkatuz. Hurrengo egunean beroien lurraldeetara pasa zen. Baskoiek Calahorratik harantz beroien lurraldeetan zubi-buru bat lortu zuela ematen du, agian Zidakosen ibilbidea jarraituz eta Castra Aeliaraino.

Sertoriok baskoien lurraldeak aise zeharkatu zituen. Ziur asko, hauek optimatesen zain zeuden borroka egiteko (eta garai hartan Sertoriok bere boterearen une gorenean zegoen). Batzuen ustez, baskoien eta beroien arteko muga Alcanadretik gertu zegoen, gehiago zehaztea zaila egiten bazaie ere. Sertoriok beroi eta autrigoien aliantza borrokatu zuen bai La Custodian edo bai Vareian eta litekeena da erromatarrek garaipena lortzea[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.