La Défense
La Défense Parisko eskualdeko negozio gune nagusia da, eta Europako lehena bulego merkatuan[1]. Senako Gainak departamenduan dago, Parisko ardatz historikoaren jarraipenean, Louvre museoan hasi, Eliseo Zelaien hiribidetik jarraitu, Garaipen Arkutik igaro eta Sena ibaia zeharkatu ondoren[2]. Negozio gune hau hiru udal barrutien barnean dago: Nanterre, Courbevoie eta Puteaux.
La Défense auzoan etxe orratz eta eraikin garai ugari dago, gehienak bulegoak (3 milioi m² inguru). Hala ere, funtzio askotako auzoa da: 600.000 m² etxebizitza eta Quatre-Temps merkatari gunea (1981ean inauguratua). 2009an, auzoak 180.000 soldatako eta 20.000 biztanle zituen[3].
Auzoa norabide bakarreko ingurabide baten barnealdean eta kanpoaldean hedatzen da. 160 ha ditu eta 2010tik aurrera lau sektoretan banatuko da (Arche Nord, Arche Sud, Esplanade Nord eta Esplanade Sud), aurreko 12 sektore zenbakituak ordezkatzeko. Auzoaren erdigunea 31 hektareako[3] oinezkoen lauza batek hartzen du, lur naturaletik goratua, non ibilgailuak (garraio eta hornikuntzakoak) eta oinezkoak bertikalki banandurik dauden. Lauzaren gainean, 60 inguru artelan daude, La Défense aire zabaleko museo bihurtuz.
La Défense ez da negozio gune bakartu bat, baizik eta Paris mendebaldeko beste atal bat, aktibitate tertziarioko eskualde garrantzitsua[4].
Negozio gunearen hiri-antolaketaren ardura 1958tik Etablissement Public pour l'Aménagement de la région de la Défense (EPAD) erakundeak du. 2010tik, erakundearen kudeaketa eremua hedatu egin zen, Établissement Public d'Aménagement de la Défense Seine Arche (EPADESA) sortzeko, ardatza jarraitu Grande Arche eraikinetik haraindira, Senarekin berriz topo egin arteko eremua hartuz.
Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Auzoko eraikin ezagunak gaur egun La Défense Arkua edota Grande Arche (Arku Handia) eta CNIT (Centre des nouvelles industries et technologies) dira. Grande Arche bulego-eraikinak Garaipen Arkuaren jarraipena-edo da, ardatzean kokatua eta erdian hutsune handia uzten duena, ardatzeko ikuspegia jarraituz.
Hala ere, eraikin ikusgarrienak etxe orratzak dira, auzoaren garapenaren arabera lau arotan banatuak. Hauek dira aipagarrienak: Tour Initiale eta Tour Europe lehen belaunaldikoak,Tour GAN eta Tour Areva bigarrenekoak, Tour Total hirugarrenekoak eta Tour Generali etq Tour Phare laugarrenekoak.
Dorre nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taulako dorre edo etxe orratz batzuk ez daude EPAD erakundeak kudeatutako eremuan, baina hurbil daudenez, auzoaren partetzat hartzen dira. Granite dorrea da horietako bat, Seine-Arche proiektukoa..
Lekua | Izena | Data | Garaiera | Solairuak | Egoera |
1 | Hermitage Plaza Tour A | 2016 | 323 m | 93 | proiektua |
2 | Hermitage Plaza Tour B | 2016 | 323 m | 91 | proiektua |
3 | Tour Phare | 2015 | 287 m | 68 | proiektua |
4 | Tour Generali | 2014 | 265 m | 50 | proiektua |
5 | Tour First (ex Tour AXA) | 1974 / 2011 [5] | 231 m | 50 | Eraikia |
6 | Tour Hekla | 2022 | 220 m | 51 | proiektua |
7 | Tour Majunga | 2013 | 195 m | 45 | proiektua |
8 | Tour Total (Coupole) | 1985 | 187 m | 48 | Eraikia |
9 | Tour GDF Suez (T1) | 2008 | 185 m | 37 | Eraikia |
10 | Tour Areva (CB1) | 1974 | 184 m | 44 | Eraikia |
11 | Tour Granite | 2008 | 184 m | 37 | Eraikia |
12 | Tour D2 | 2013 | 180 m | 37 | proiektua |
13 | Tour CB21 (ex Tour Gan) | 1974 / 2010 | 179 m | 42 | Eraikia |
14 | Tours Société générale | 1995 | 167 m (x2) | 37 | Eraikia |
15 | Tour Carpe Diem | 2012 | 166 m | 32 |
eraikitzen |
16 | Tour EDF (PB6) | 2001 | 165 m | 40 | Eraikia |
17 | Tour Cœur Défense | 2001 | 161 m | 40 | Eraikia |
18 | Tour Adria / Technip | 2002 | 155 m | 40 | Eraikia |
19 | Tour Égée | 1999 | 155 m | 40 | Eraikia |
20 | Tour Ariane (PB13) | 1975 | 152 m | 36 | Eraikia |
21 | Tour Dexia (CBX) | 2005 | 143 m | 34 | Eraikia |
22 | Tour AVA | 2013 | 142 m | 34 | proiektua |
23 | Tour Descartes (CB50) | 1988 | 140 m | 40 | Eraikia |
24 | Tour Défense 2000 (PH3) | 1974 | 136 m | 46 | Eraikia |
25 | Tour Les Poissons | 1970 | 128 m | 42 | Eraikia |
26 | Tour Michelet (ex Total - PB17) | 1985 | 127 m | 34 | Eraikia |
27 | Tour France | 1973 | 126 m | 41 | Eraikia |
28 | Tour Europlaza (CB12) | 1972 | 122 m | 31 | Eraikia |
29 | Tour Franklin (PB3/PB4) | 1972 | 120 m | 33 | Eraikia |
30 | Tour Séquoia | 1989 | 119 m | 33 | Eraikia |
31 | Tour Winterthur (PB2) | 1973 | 119 m | 33 | Eraikia |
32 | Tour Logica (CB16) | 1971 | 117 m | 32 | Eraikia |
33 | Tour Neptune (CB33) | 1975 | 113 m | 28 | Eraikia |
34 | Tour Aurore (CB17) | 1970 | 110 m | 29 | Eraikia |
35 | Tour Manhattan (CB18) | 1975 | 110 m | 32 | Eraikia |
36 | Tour Ève (PH21) | 1975 | 109 m | 37 | Eraikia |
37 | Tour Initiale (PB31) | 1967 | 109 m | 34 | Eraikia |
38 | Tour Gambetta (CH2) | 1975 | 106 m | 37 | Eraikia |
39 | Tour Cèdre | 1998 | 103 m | 23 | Eraikia |
40 | Tour Athéna | 1984 | 100 m | 22 | Eraikia |
41 | Tour Opus 12 (PB12) | 1973 | 100 m | 25 | Eraikia |
42 | Tour AIG (CB15) | 1967 | 99 m | 27 | Eraikia |
43 | Tour Europe (CB14) | 1964 | 99 m | 28 | Eraikia |
44 | Tour GAN Eurocourtage | 1996 | 97 m | 25 | Eraikia |
45 | Tour Atlantique (PB11) | 1970 | 95 m | 27 | Eraikia |
46 | Tour Pascal (PB111/PB112) | 1983 | 95 m | 27 | Eraikia |
47 | Tour Pacific | 1992 | 90 m | 25 | Eraikia |
48 | Hôtel Radisson de la Défense | 2012 | 82.7 m | 23 | proiektua |
49 | Tour Voltaire (PB 113) | 1988 | 82 m | 23 | Eraikia |
50 | Tour Exaltis | 2006 | 72 m | 16 | Eraikia |
Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paris La Défense-k Pôle universitaire Léonard-de-Vinci klusterra eta 4 negozio eskola biltzen ditu: EDC Paris Business School, ESSEC Business School, ICN Business School eta IESEG Business School[6]. Paris-La Défense European School of Paris-La Défense, 2020an Europako Eskola gisa egiaztatua izan zen nazioarteko lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako eskola.
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ CCIP, Paris-La Défense, moteur d'attractivité internationale pour l'Île-de-France, 12. or.
- ↑ Plan du site de la Défense
- ↑ a b (Frantsesez) Quelques chiffres utiles afin de comprendre la Défense (via La Défense Seine-Arche). 2009-09-19 Quelques chiffres utiles afin de comprendre la Défense (via La Défense Seine-Arche).
- ↑ Parisko Industria eta Merkatari Ganberaren (CCIP) arabera, Paris mendebalde honakoek eratzen dute, La Défense auzoaz gain: Parisko 1, 2, 8, 9, 16 et 17. barrutiak eta Senako Gainak departamenduko zenbait udalerri (Puteaux, Courbevoie, Nanterre, Colombes, La Garenne-Colombes, Levallois, Neuilly, Suresnes, Rueil-Malmaison) (Frantsesez) CCIP
- ↑ http://www.seine-arche.fr/images/images_epasa/actus/progmipim09.pdf
- ↑ ÉTUDIER
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- La Défense webgune ofiziala
Koordenatuak: 48° 53′ 30.27″ N, 2° 14′ 27.00″ E / 48.8917417°N,2.2408333°E