La Dolce Vita

Wikipedia, Entziklopedia askea

La Dolce Vita (euskaraz "Bizitza Goxoa") 1960ko Federico Fellini italiar zinema zuzendariaren filma bat da. 1960ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria irabazi zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak usadiozko ziorik gabea edota ezohiko atalez osatutako egitura duelarik, bertan Marcello Rubini (Marcello Mastroianni) kazetariari jazotako gertakizunak azaltzen dira, gizarte eta maitasun albisteen inguruan lan egiten duen kazetaria da, goi mailako erromatar gizarteko eta izar ospetsuen gau giroan buru belarri murgildua, haien inguruko albisteei buruz berri eman nahian, izar horien artean Sylvia (Anita Ekberg) emakumezko aktore ederra dagoelarik. Erromatar aberatsen festa eta parrandek Ama Birjinaren agerpenaren mirariarekin bat egiten dute, heuren ezjakintasuna eta miraria trikimailu bat dela ohartu gabe, maila xume eta apaleko jende andana bat ustezko agerpenaren lekura Ama Birjinari mesedeak eskatzeko asmoz bertaratzen delarik.

Filma ezkorra oso, zinemaren historiako hainbat eszena ahaztezinez osatua dago, tartean Anita Ekberg suediar aktorea Fontana di Trevi iturrian bainatzen denekoa, gainera satira bat izateaz gain, garai hartako erromatar gizarteari gupidarik gabe eginiriko kritika bat ere bada.

Bitxikeri gisa, gaur egun nazioartean eskrupulurik gabeko argazkilari pisuak aipatzeko aski hedatua dagoen paparazzi izendapena, filma honetan agertu eta Paparazzo abizena duen pertsonaiarengandik eratorria da, hau Marcelloren laguna eta argazkilari-kazetaria da.

Ikus, gainera

Kanpo loturak