Samina

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Douleur» orritik birbideratua)

Samina
La douleur
Jatorria
Egilea(k)Marguerite Duras
Argitaratze-data1985
IzenburuaLa Douleur, Der Schmerz, Bolečina, Bol, El dolor, De pijn, Il dolore, A dor, Durerea eta Samina
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoaAutobiografia eta Ipuin bilduma
Hizkuntzafrantsesa
Deskribapena
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaFrantzia
Euskaraz
IzenburuaSamina
ArgitaletxeaErein

Samina (frantsesezko jatorrizkoan, La Douleur) Marguerite Duras frantses idazleak 1985ean argitaratutako liburu bat da.[1]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Marguerite Duras (Axpiren marrazkia)

Samina narrazio bilduma bat da (sei istorio guztira); narrazio horietako batzuk autobiografikoak dira (edo autofikzioa, bestela) eta beste batzuk asmatuak (fikziozkoak).

Liburuari izenburua lehen istorioak ematen dio, eta horixe da bertako luzeena. Parisen gertatzen da, alemanek okupatuta duten garaian, Bigarren Mundu Gerran. Robert Antelme eta Marguerite (egilea) Erresistentzian dabiltza. 1944an, Robert segada batean erori eta Alemaniara deportatu dute, kontzentrazio-esparru batera. Narrazio horretan Roberten itxarote larrigarria kontatzen zaigu, haren emazte Margueriteren ahotsaz. Alemaniako esparruak askatzen ari direla, deportatuak Parisera itzultzen hasiak dira, tantaka bezala, kondizio penagarrietan gehienak. Eta hor dago emaztea (narratzailea) Roberten zain, bere bakardadean; hura oraindik bizi den ala fusilatu duten ez dakiela, ezer ez jakiteak eta itxaron beharrak sortzen dion egonezin saminean.

Testu hauek okupazioaren azken egunetan idazten hasi baziren ere (Cahiers de la Guerre), 1985era arte ez ziren argitara eman; esan bezala, batzuk fikziozkoak eta besteak benetako gertaeretan oinarrituak daude, eta kezka moral baten lekukotasuna uzten digute, borreroen eta biktimen arteko harreman konplexuetan barneratuz.[1]

Euskarazko itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua Xabier Artola Zubillagak euskaratu eta Erein argitaletxeak argitaratu zuen, 2014an, Literatura Unibertsala bildumaren barruan. Azala Antton Olariagak diseinatu zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Duras, Marguerite. (L.G. 2014). Samina. Erein ISBN 978-84-9746-899-2. PMC 920313242. (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
  2. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]