La Geria

Koordenatuak: 28°58′25″N 13°42′02″W / 28.973722°N 13.700514°W / 28.973722; -13.700514
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Geria
MotaEremu natural eta mendi
Geografia
Map
Koordenatuak28°58′25″N 13°42′02″W / 28.973722°N 13.700514°W / 28.973722; -13.700514
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaLas Palmas
UharteLanzarote

La Geria Lanzarote uharteko eskualdea da, bere sumendi-paisaiaren berezitasunagatik ezaguna. Mahatsondoak landatzeko aprobetxatu zuten ardoa ekoizteko, eta malvasia barietatea ugaria da.

Mahatsondoak lapillian (bertan picón deitua) sortutako konoetan landatzen dituzte eta harri lehorreko horma txikiz babestuta daude. Fruitu arbolak ere landatzen dituzte, pikondoak kasu, era berean. Landaketa mota horri esker, landareak errazago errailtzen dira lurzoru emankorrean, eta lapilliaren goiko geruzak, berriz, ebapotranspirazioa murrizten du. Gainera, zuloen formak eta horma gehigarriak haizetik babesten dituzte laboreak.

Naturagune babestua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanarietako Naturguneak La Geriako parke natural izendatzeko ekainaren 19ko 12/1987 Legeak babestu zuen eremua, eta Kanarietako Naturguneei buruzko abenduaren 19ko 12/1994 Legeak birsailkatu zuen. Gainera, hegaztientzako babes bereziko eremu (HBBG) izendatu dute. Los Naturalistas leizearen monumentu naturala (tamaina handiko hodi bolkaniko naturala) ere barne hartzen du.

La Geria parke naturalak Yaiza, Tías, Tinajo, San Bartolomé eta Teguise udalerrietako lurrak hartzen ditu. 5.255 hektareako azalera du. Hainbat herri txiki ditu: Masdache, Vega de Tegoyo, La Asomada, Conil, Mozaga, La Geria eta El Islote-Casa de la Florida.

Mendebaldean Sumendien Parke Naturalarekin egiten du muga, Timanfayako Parke Nazionala inguratzen duena.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Kanariak
Artikulu hau Kanarietako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.