La Grajera urtegia

Koordenatuak: 42°26′40″N 2°30′14″W / 42.4444°N 2.5039°W / 42.4444; -2.5039
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Grajera urtegia
Embalse de La Grajera
Motaurtegi eta Padura
Geografia
Map
Koordenatuak42°26′40″N 2°30′14″W / 42.4444°N 2.5039°W / 42.4444; -2.5039
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Hidrografia
HustubideaEbro arroa
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
La Grajera urtegia.

La Grajera urtegia (gaztelaniaz: Embalse del Ebro La Grajera) Logroño hiriaren hegoaldean dagoen urtegi bat da, hiritik bost kilometrotako distantziara. Donejakue bidean dago eta aisialdi eremu ba ere bada[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1883an eraiki zen aintzira endorreiko batean[1]. Iregua ibaiko urak biltzeko helburua zuen Logroño hegoaldeko baratzak ureztatzeko[2].

1908an eremua handitu zen[3]. XX. mendearen azken aldera aisialdirako egokitzapen lanak egin ziren eta hainbat eremu gehitu zitzaizkion. 1992ko irailaren 17an inauguratu zen La Grajerako aisialdi parkea. Parkeak 55 hektarea ditu eta beste 32 hektarean urtegiak beraz, horrela 87 hektareatako eremua da. Alboan dagoen golf zelaiak 85 hektareatako azalera du[3].

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira endorreikoa da, jalkin detritikozko geruzadun muinetan kokaturik dagoena. Buztin gorriak dira nagusi, limotsuak eta margatsuak, eta igeltsu azaleratzeak ere badaude[3].

Parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logroño inguruan dagoen hezegune bakarretakoa da La Grajera. Naturgunea izateaz gain kirol eta aisialdi jarduera ugari egin daitezke[1]. Paseoak egin daitezke inguruan oinez zein bizikletaz. Golf zelai bat ere badago alboan[4].

Hiru eremu finkatu dira: harrera eremua, eremu murriztua eta eremu babestua.

Harrera eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatetxea, taberna eta jateko tokia daude, parrilla, aulki eta mahaiekin[2]. "Gela didaktikoa" ere badago, joko areto, erakusketa gela eta liburutegiarekin. Bisita gidatuak, ikastaroak, tailerrak eta beste hainbat ingurugiroko jarduera koordinatzen dira bertatik[5].

Eremu murriztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztiak ikuskatzeko eremua da. Obserbatorio horretatik zingira-mirotza, kopetazuria, basahatea, koartzak, ahate mokozabala eta murgil handiak ikus daitezke.

Eremu babestua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

32 hektareatako azalera du urtegiak eta 5'5 metrotako sakonera. 2 hm3-ko ur bolumena jasotzen du[6]. Ezin da bertan sartu ez bada hezkuntza edo zientzia helburuekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Embalse de La Grajera» EscapadaRural.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  2. a b (Gaztelaniaz) hector. (2011-05-19). «El parque de La Grajera: un espacio verde de ocio en Logroño» Riojatrek (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Parque La Grajera. (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Campo de Golf de La Grajera - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  5. (Gaztelaniaz) «Parque de La Grajera - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  6. (Gaztelaniaz) iAgua, redaccion. (2017-09-26). «Embalse de Grajera, La en Logroño» iAgua (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]